“XXI mendeko Euskal Herriko basogintzaren erronkak”: bideoz ikus daiteke Villabonako eztabaida

  • Pinuaren gaixotasunaren krisiak eraginda batik bat Bizkaia eta Gipuzkoan basogintzaren inguruan berotu den eztabaida argitze aldera, Alkartasuna fundazioak (Eusko Alkartasuna) Amasa-Villabonan mahai baten inguruan bildu zituen aferaz iritzi ezberdin eta kualifikatuak dituzten bost pertsona. Horien arteko eztabaida mamitsua orain fundazioak bideoan zabaldu du.


2019ko otsailaren 26an - 09:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"XXI. mendeko basogintzaren erronkak. Intsignis pinuaren gaitza" izenburupean Alkartasuna fundazioak antolatutako eztabaida Amasa-Villabonako Subijana etxean egin zen otsailaren 20an eta moderatzaile Eusko Jaurlaritzan Ingurumen Sailburuorde izandako Iñaki Ezkurra (EA) aritu zen. Partaideak honakoak izan ziren:

- Oskar Azkarate eta Josu Azpitarte. BaskEgur Euskadiko Egurraren Elkartea sektorialeko ordezkariak.

- Aitziber Sarobe. Biologoa, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Naturkon taldeko koordinatzailea.

- Itziar Barinaga-Rementeria. EHUko Finantza Ekonomiako departamenduko irakaslea.

- Roke Akizu. Baso Ingeniaria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Habitat Naturaleko zuzendari ohia.

Honela aurkeztu zuen fundazioak mahai-inguruaren helburua: "Intsignis pinuaren gaitzak Euskal basoak zeharo jo dituen honetan, egungo Euskal Herriak duen basogintza politiken inguruan gogoeta egiteko une egokia dela deritzogu. Eztabaida zabaldu nahi dugu eta sektorean adituak direnekin basogintza berri baten oinarriak jarri nahi ditugu; erakunde, akademia, zurgintza eta ekologiatik datozen ikuspuntuak uztartuz. Zehaztasun gehiagoz; egoera sanitarioa aztertu, gaitzak eta gaixoak, gure baso eta ekosistema naturalak zaindu eta gordetzeko hartu beharreko neurriak, bai eta egurgintza jasangarriaren oinarriak ikertu. Bestetik, basa baliabideen kudeaketaren inguruan hausnartu, mendi zaintza, kalitatezko zuraren produkzioa, espezieen bioanistazuna zirutatuko duen Kudeaketa, dirulaguntza publikoak, aldaketa klimatikoaren aurrean pentsatu beharreko estrategia berriak…"

Bi orduko ekitaldiak eman zuena bideo honetan ikus-entzun daiteke osorik:

 


Pinu insignisa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...