Ingurumen delituengatik inputatutako enpresa bat darabilte administrazioek egurgintza sektorea formatzen

  • Egurra ekoizteko eredu intentsiboaren krisi larriaren aurrean, igaro den abenduan Eusko Jaurlaritzak baso jabeentzako formazio teknikoko saio bat antolatu zuen, hizlari gisa Bosques 2000 enpresako ordezkariak erabiliz. Hitzaldi tekniko hau HAZI enpresa publikoak antolatu zuen, EAJrekin lotutako hautetsien eta kargu publikoen harrobi ezaguna dena, hain zuzen.


2019ko otsailaren 11n - 11:01
Pinu gaixotuak eraitsita baso jabe asko landatzen hasi diren mota berriak: goian Douglas izenak, behean eukaliptoak. (Argazkia: Eguzki)

Bosques 2000 enpresaren jarduera eukaliptoen landaketa intentsiboen ikerketa eta garapenean kokatu da, batez ere espezie exotiko honekin inbadituta dagoen Kantauri eremuan (Galizia, Asturias, Kantabria,…). Enpresa hau papergintzan jatorria duen Grupo Sniace izenekoaren barruan dago, ekoizpen desberdinak edukirik (eukalipto egurra, zuntz biskosoa, zelulosa eta energia), Bosques 2000 enpresaren ordezkariaren hitzaldiaren izena ondokoa zen: “Eukalipto barietate hobetu berriak Kantauri isurialdean”.

Ingurumenaren aurka jarduteagatiko inputazio penala

Duela gutxi ezagutu ahal izan denaren arabera, Kantabriako Auzitegiak Sniace enpresako Administrazio Kontseilua eta Operazio-Zuzendaria inputatu ditu, “ingurumenaren eta natur baliabideen aurkako ustezko delitu” batengatik, Saja ibaian hainbat urtetan zehar isurketa toxikoak egiteagatik. Oraingoan Auzitegiak Torrelavegako 1. Epaitegiaren epaia zuzendu du, Operazio-Zuzendariaren inputazio mantenduz eta Fiskaltzak eta Ekologistak Martxan erakundeak ezarritako errekurtsoak onartuz, Administrazio Kontseilua ere inputatu duelarik.

Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoaren baimenarik gabe gertatu dira isurketak, hauek hurrengo parametroen maila handiak aurkeztu dituztelarik, indarrean dauden ingurumen legeak erasotuz: konduktibitatea, suspentsioko solidoak, DQO, DBO5, osoko karbono organikoa, osoko nitrogenoa, kuprea, zinka, beruna, selenio eta magnesio disolbatuak. Metal astunak bereziki kaltegarriak dira, kate trofikoari eraginez eta ibai ekosistema eta pertsonen osasuna arrisku bizian jarriz.

Kantabriako Auzitegiak Toxikologiako Institutu Nazionalaren, Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoaren eta Fiskaltzak izendatutako peritoen txostenei garrantzia handia eman die.

Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak dagoeneko ezarrita zizkien lege hauste larriagatiko 600.000 €ko isuna eta 500.000 €ko kalte ordaina. Izan ere, garai berean Sniaceko Kontseilari ejekutibo ohiaren aurkako beste prozedura penal bat tramitatzen ari zen, 2010eko apirilan kondenatuta izan zelarik ingurumen delitu batengatik eta orain epaitzen ari diren isurketa antzekoengatik. Ondorioz, aipatu dugun ebazpenatik aurrera ahozko epaiaren irekiera egiteke dago inputatu guztien aurka.

Pinuak eta eukaliptoak EAEn

Sinesgaitza ematen badu ere, Sniece enpresak PEFC izeneko baso kudeaketarako ziurtagiria lortu duela baieztatu du, hain zuzen, egurgintza sektoreak erabilitako gezur berde handia izanik, Euskal Herrian EAJk eta Baskegur elkarteak bultzatutako baso eredu intentsiboaren irudi kaskarra garbitzeko asmoz.

Pinu intsignisa eragiten duten gaixotasun ugariri eskeinitako alternatiba gisa, aipatutako bi eragile horiek basojabeei berbideratzen saiatzen ari dira beste espezie exotikoen erabilerarekin has daitezen ordezko gisa, ezaguna den eukalipto kaltegarriaz gain: Douglas izeia, sekuoiak, itsas pinua edo kriptomeria japoniarra.

Aldi berean, egungo baso eredu zaharkitua sendotu nahi dute, baso naturalak (hariztiak, pagadiak, ameztiak, baso mistoak, artadiak,…) EAEko lurraldeko %75etik dagoeneko desagertu direla ahaztu nahian.

Sniace paper fabrika Kantabrian: ekologistek sarritan salatu dute baso politikak funtsean paper fabriken mesederako antolatu dituztela administrazioek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pinu insignisa
2019-04-03 | ARGIA
Pinuen gaitzak 95.000 hektarea kutsatu ditu dagoeneko EAEn

35.000 hektarea pinudi oso kaltetuta eta beste 60.000 hektarea gaitzak eraginda daude dagoeneko EAEn, arbolak akabatzen ari den onddoak kutsatuta. Gaitz honek kalteturiko lurrazala bikoiztu egin da azken hilabeteotan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako... [+]


2019-03-04 | Naturkon
"Oxido kuprosoarekin 1.050 hektareatan tratamendu esperimentala egiteko asmoa dute"

Madrilek ez du baimenik eman aire bidez Gipuzkoako eta Bizkaiko pinudiak oxido kuprosoarekin tratatzeko. Hala ere, Jaurlaritzaren esanetan, aurrerantzean baimena emateko aukera ez omen du baztertzen, baldin eta tratamendua eraginkorra dela eta ingurumen kalteak onargarriak... [+]


2019-02-26 | ARGIA
"XXI mendeko Euskal Herriko basogintzaren erronkak": bideoz ikus daiteke Villabonako eztabaida

Pinuaren gaixotasunaren krisiak eraginda batik bat Bizkaia eta Gipuzkoan basogintzaren inguruan berotu den eztabaida argitze aldera, Alkartasuna fundazioak (Eusko Alkartasuna) Amasa-Villabonan mahai baten inguruan bildu zituen aferaz iritzi ezberdin eta kualifikatuak dituzten... [+]


Aitziber Sarobe (Naturkon)
"Pinudiena lehen sektoreak bizi duen egoeraren metafora da"

Otsailaren 5ean, Aitziber Sarobe biologoak eta Naturkoneko kideak hitzaldia eskaini zuen Soraluzen Gipuzkoarako baso politika berri bat izenburupean. Hizketagai izan zituen pinuaren gaixotasuna eta basogintzaren krisia, eta eman zituen "gertatzen ari... [+]


2019-01-11 | ARGIA
Pinuen fumigazioaren aurkako mozioak aurkeztu ditu Naturkonek gipuzkoako zenbait udaletan

Hainbat talde ekologista eta naturzale biltzen dituen Naturkon elkarteak mozio bat aurkeztu du Gipuzkoako zenbait udaletan eskatuz udalok debekatu dezatela beren lur eremuetan insignis pinuak oxido kuprosoz fumigatzea eta beste erakundeei bezala lurjabe eta herritarrei eska... [+]


Eguneraketa berriak daude