Pinuen gaitzak 95.000 hektarea kutsatu ditu dagoeneko EAEn

  • 35.000 hektarea pinudi oso kaltetuta eta beste 60.000 hektarea gaitzak eraginda daude dagoeneko EAEn, arbolak akabatzen ari den onddoak kutsatuta. Gaitz honek kalteturiko lurrazala bikoiztu egin da azken hilabeteotan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuaren arabera.


2019ko apirilaren 3an - 15:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eldiario.es-ek jaso duenez, 133.000 futbol zelai adinako lurrazala da EAEn kalteturik dagoena. Gogoratuko duzuenez, Eusko Jaurlaritzak eta EAEko foru aldundiek oxido kuprosoz fumigatu nahi dituzte pinudiak, baina hori airez egiteko baimena ukatu die Espainiako Ingurumen Ministerioak eta orain airez ez, lurretik egin nahi dute fumigazioa EAEko erakundeek.

Oxido kuprosoa 1.050 hektareatan erabili nahi dute modu esperimentalean, eta ondoren beste leku batzuetara ere zabaldu dezakete fumigazioa.

Informazio gehiago aurkituko duzu gure kanalean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pinu insignisa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!