Pinuen gaitzari aurre egiteko plana aurkeztu dute EAEko erakundeek

  • Dagoeneko EAEko pinuen %33,15 kaltetu dituen onddoari aurre egiteko, oxido kuprosoa erabiltzea proposatzen du planak, beste hainbat neurriren artean. Izan ere, antzeko kasuetan erabili dute eta emaitza onak lortu dira. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek aurkeztu dute plana, eta gaitza erasotzeaz gain, sektorea indartzea ere badu helburu.


2018ko urriaren 11n - 17:48

Planak hiru xede nagusi ditu: pinuen gaitza eta eragiten dituen kalteak ezagutzea, onddo kaltegarriari aurre egiteko neurriak martxan jartzea, eta basogintzaren sektorea berrindartzea.

Onddoari aurre egiteko, lehenengo eremu kaltetuak identifikatuko dira eta gaixotasunaren jokabidea eta zikloa ezagutu nahi dira. Hala nola, beste toki batzuetan arrakastatsuak izan diren praktikak bilduko dituzte, adituei galdetuko diete, gaixotasunarekiko erresistenteak diren landareak inportatuko dira eta basogintzako praktika gomendagarriak bilduko dituzte gida batean. Moztutako zura gordetzea ere aurreikusten da, pixkanaka saldu ahal izateko.

Alternatibak bilatu nahi dira, eta esan bezala, basogintza berreskuratu. Horretarako, sektorearentzat merkataritzaren ikuspegitik interesgarriak diren espezieekin esperimentatzea da asmoa.

“Konifero basoak berreskuratzeko euskal estrategia” deitu diote planari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pinu insignisa
2019-04-03 | ARGIA
Pinuen gaitzak 95.000 hektarea kutsatu ditu dagoeneko EAEn

35.000 hektarea pinudi oso kaltetuta eta beste 60.000 hektarea gaitzak eraginda daude dagoeneko EAEn, arbolak akabatzen ari den onddoak kutsatuta. Gaitz honek kalteturiko lurrazala bikoiztu egin da azken hilabeteotan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako... [+]


2019-03-04 | Naturkon
"Oxido kuprosoarekin 1.050 hektareatan tratamendu esperimentala egiteko asmoa dute"

Madrilek ez du baimenik eman aire bidez Gipuzkoako eta Bizkaiko pinudiak oxido kuprosoarekin tratatzeko. Hala ere, Jaurlaritzaren esanetan, aurrerantzean baimena emateko aukera ez omen du baztertzen, baldin eta tratamendua eraginkorra dela eta ingurumen kalteak onargarriak... [+]


2019-02-26 | ARGIA
"XXI mendeko Euskal Herriko basogintzaren erronkak": bideoz ikus daiteke Villabonako eztabaida

Pinuaren gaixotasunaren krisiak eraginda batik bat Bizkaia eta Gipuzkoan basogintzaren inguruan berotu den eztabaida argitze aldera, Alkartasuna fundazioak (Eusko Alkartasuna) Amasa-Villabonan mahai baten inguruan bildu zituen aferaz iritzi ezberdin eta kualifikatuak dituzten... [+]


Ingurumen delituengatik inputatutako enpresa bat darabilte administrazioek egurgintza sektorea formatzen

Egurra ekoizteko eredu intentsiboaren krisi larriaren aurrean, igaro den abenduan Eusko Jaurlaritzak baso jabeentzako formazio teknikoko saio bat antolatu zuen, hizlari gisa Bosques 2000 enpresako ordezkariak erabiliz. Hitzaldi tekniko hau HAZI enpresa publikoak antolatu zuen,... [+]


Aitziber Sarobe (Naturkon)
"Pinudiena lehen sektoreak bizi duen egoeraren metafora da"

Otsailaren 5ean, Aitziber Sarobe biologoak eta Naturkoneko kideak hitzaldia eskaini zuen Soraluzen Gipuzkoarako baso politika berri bat izenburupean. Hizketagai izan zituen pinuaren gaixotasuna eta basogintzaren krisia, eta eman zituen "gertatzen ari... [+]


Eguneraketa berriak daude