Naturkonek Baskegurri erantzuten dio eta Gipuzkoako Aldundiari basogintza politika aldatzea eskatzen

  • Gipuzkoako (eta oro har Euskal Herriko eremu atlantiarreko) pinudiek bizi duten hondamendia dela eta, basoen kudeaketaren gaiak gaurkotasun handia hartu du. Tentuz irakurtzekoak dira administrazioen eta ikerketa zentroen azalpenak, baina bereziki, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkartearen jarduna da idatzi honen bidez eztabaidatu nahi duguna. Egurgintzaren sektoreko profesionalek Pinus Radiata espezieak bizi duen basoen osasun egoerari irtenbidea ematea eskatzen dute, behar duen legez, baina horretarako erabiltzen dituzten argudioak ez dira onargarriak gure ustetan.

Gaitzak jotako pinudi gipuzkoar bat (argazkia: Barren).

2018ko urriaren 10ean - 09:30
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lehenik eta behin, pinuaren aldeko defentsa egiten dute azken mendeetan soildutako mendiak birpopulatzeko balio izan duelako. Abiapuntua eztabaidagarria bada ere, gaur daukaguna ikusita ezin da ukatu kudeaketa eredu txarra izan dela hori. Hasteko, esan behar da birpopulazio horrek ez duela basoen leheneratzearen alde mesederik egin. Kontrara, matarrasen, pisten neurrigabeko irekieraren, airez zabaldutako kutsadura kimikoaren eta bestelako teknika agresiboen bidez, bistakoa da nonahi eragindako kaltea, behar bezalako segimendurik eta kontrolik egin ez bada ere. Europan aspaldi baztertutako teknikak baliatu dira gurea bezalako orografia konplexuan. Administrazioari dagokion lege eta araudi bidez horrelako erasoak ekiditea, eta gutxien-gutxienez malda handiko eremuetan horrelako teknikak debekatzea. Aldundian aurreko legealdian bideratu zen kontu hau, baina EAJk gobernua hartzearekin bat, bertan behera gelditu dira aldaketa haiek.

Bestalde, Baskegurrek bi proposamen egiten ditu egoerari buelta emateko: onddo izurrite hauei aurre egiteko omen dauden tratamenduak baliatu eta klima aldaketak gure basoetan duen eragina ikertuz, espezie alternatiboak aztertzea. Basoen bioekonomiaz, ekonomia zirkularraz eta iraunkortasunaz ari zaizkigu, baina horretara bideratutako proposamen bakar bat ere zehaztu gabe. Hori bai, inolako lotsarik gabi honetan guztian enpresek, administrazioak eta gizarteak parte hartu behar dutela esaten dute, natur kontserbazioaren aldeko gizarte eragileen parte hartzearen kontra historikoki hain oldarkor aritu ondoren. Gizartearen parte-hartze ezaren ardura, hala ere, ez da Baskegurrena, Aldundiarena baizik. Aurreko legealdian Bioaniztasunaren mahaia sortzea lortu genuek guk, Naturkonek, baina bilera bat bera deitzeko ez ziren gai izan, eta noski, EAJk parte hartzeko tresna hura baztertu egin digu.

Baskegurrek ez du gaur eguneko baso politika zalantzan jartzen. Ez du iraunkortasunera bideratutako kudeaketa-eredurik lehenesten, besteak beste horrek ingurumen kalteak onartzea suposatuko lukeelako eta ez dago horrelakorik euren diskurtsoan. Oso bestela, nahasmena eta ezezagutza areagotzeko diskurtsoa baliatzen dute. Etengabe basoak eta basoen berreskurapena aipatzen dute monokultiboen zuhaitz landaketaz ari direnean. Euskadin hostozabalen eta koniferoen artean oreka mantentzen dugula esatea intentzio txarrarekin esandako gezurra da. Ondo baino hobeto dakite Arabako hostozabalek orekatzen dutela Gipuzkoa eta Bizkaiako koniferoen landaketen hegemonia. Non dago oreka Deba bailaran? Urola garaian? Oria garaian? Oreka balego, eztabaida hau ez legoke plaza publikoan. Oso ondo bereizten dituzte basoak eta landaketak, baina diskurtsoaren nahasmen hori baliatzen dute euren jardunaren ingurumen eraginak ezkutatzeko. Ez da zilegi.

Zilegi ez den bezala basoen kudeaketak suteak saihesten dituela esaten dutenek pinudiak eukaliptoengatik ordezkatzearen alde egitea, edota klima aldaketaren eraginez ari direnak lurzoruaren galera edota higadura aintzat ez hartzea. Politikoki zuzena den diskurtsoa baliatzen dute Aldundiaren eskumenekoak diren baso-politikak monokultiboetan oinarritutako kudeaketa-eredu intentsiboak lehenetsi dezan, beti ere sektorearen kontrolpean, interesdun bakarrak balira bezala.

Ez baitute entzun nahi egungo natur baliabideen hankazgoratzea gizarte osoaren kaltetan doala eta basogintzaren oreka aurkitzeko orain arteko basoen politika errotik aldatu behar dela. Naturkonek oso argi esan du gizarteak “lur jabeen eta sektoreko balio kateko gainerako kideen ekarpenak aintzatetsi behar dituela”, baina horrek eztabaida publikoa eskatzen du; besteak beste, lurjabeek basoen berreskurapenerako egin beharreko ahaleginak denon mesederako direlako eta ezin duelako zertan interesdun horien kaltetan izan.

Krisialdi hau hondamendi hutsean gera ez dadin, okerrak zuzentzen hasteko parada bailitzan hartu beharko genuke. Horregatik eskatzen diogu Gipuzkoako Aldundiari aldatzeko behingoz bere jarduna. Naturkonek aurkeztu zuen aldaketarako proposamena eta sortuta daude horretarako baliagarri izan daitezkeen tresnak. Aldundiaren borondatea baino ez da falta

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude