"Gustura" zetorren astelehen goizean Sitgesetik (Bartzelona, Katalunia) etxerako bidean Xanti Rodriguez (Azpeitia, 1978). Atzo aurkeztu zuen Kataluniako herriko Fantasiazko Nazioarteko Zinema Jaialdi ezagunean Lekaime; filma han estreinatzeaz gain, Sitgeseko jaialdiaren sail ofizialaren barruan film laburren atalean lehiatuko da Rodriguezen lana, beste bederatzi filmekin batera. Asteburuan eman dituzte hamar filmak, zapatuan eta igandean, eta atzoko saioan izan zen Lekaimeren txanda.
Estreinaldia "oso ondo joan" zela adierazi du Rodriguezek. Filmeko taldekideekin batera izan da jaialdian zuzendaria eta "Sitgesek zer esan nahi duen ezagutu" dutela dio. Joaterakoan zuen "kezka" gaindituta gelditu dela ere nabarmendu du: "Gainerako filmak ikusteko aukera izan dugu, askotarikoak eta herrialde ezberdinetakoak, guztiak egikera bikainekoak. Kezka puntu bat bagenuen hasieran, maila emango ote genuen. Baina kezka hori gainditu dugu, jendea gustura gelditu zen".
Hilaren 14an bukatuko da Sitgeseko jaialdia eta egun horretan jakinaraziko dute palmaresa. Handik boste egunera, urriaren 19an, emango dute Lekaime Azpeitian; Soreasu antzokian izango da, 21:00etan.
Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira... [+]
Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira 'Uranium... [+]
Netflix plataformak aste honetan iragarri du harpidedun asko galdu duela urte hasieran. Hamar urtean lehenbiziko aldia da ikus-entzunezkoen erraldoiak horrelako albiste bat ematen duela eta notiziak eragina izan du enpresaren burtsako prezioan ere.
Apirilaren 8an estreinatuko da zinema-aretoetan Orkestra lurtarra animaziozko film luzea. Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendu duten lan hau egiteko asmoa 2014an jarri zen mahai gainean: “Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta lanak”, azaldu dute Lotura... [+]
Iaz Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan lehen aldiz Sail Ofizialean lehiatu ostean, Euskal Herrira itzuliko da aurten Claire Simon zinema zuzendaria. Tabakaleran haren filmografia osoa proiektatuko dute apirilaren 7tik aurrera eta maiatzaren 28an, Récreations filmaren... [+]