Xanti Iparragirrek Espainiako Poliziarengandik ihes egin behar izan zuenekoa, berak kontatuta

  • Xanti Iparragirrek Eskoariatzako Aingeruguarda baserritik (Kortako Zelaia izenez ere ezaguna) ihes egin behar izan zuenekoa horrela kontauta du Biziaren azala liburuan.


2022ko urtarrilaren 04an - 09:35
Azken eguneraketa: 10:51
Irudi hau Aingeruguarda baserriko soroetan aterata dago. Bidoiarekin jolasean ageri diren hiru anai-arrebak, ezkerretik hasita, Xanti, Marijo eta Maixol Iparragirre dira. Atzean ikusten den eraikina Aingeruguarda baserria da, garai horretan Kortako Zelaia izena zuena. Argazkia: Eskoriatza iruditan.

"Goizeko lauretan lo hartu ezinik nenbilen eta zortizetan irten nintzen etxetik. Lo gelditu ziren emaztea, bost seme-alaba eta amona.

Bilkura bat neukan Arrasaten. Hamar eta erdietan bazen atsedenaldi bat. Hura baliatuz irtena nintzen handik. Hiru egun lehenago Gasteizera eramandako bi mutil ekarri behar nituen etxera. Martxoaren azken igandea izaki, gau hartan aldatua zuten ordua; horrek zenbait zalantza sortu zizkidan. Esandako tenorean eta lekuan ageri ez zirenez, lekuz aldatu nintzen. Irrati bidez jakin nuen gertatuaren berri. Bi mutiletatik bat hila zuten, bestea atxilotua.

Etxera bidean atera nintzen. Etxe ondoan konturatu nintzen bezala, han bazen ni baino lehenagokorik. Ibilgailua bertan utzi eta basora sartu nintzen. Beste errepidera joan eta han kamioi bat geldiarazi, zenbait kilometroz joan eta zenbait ordu pinu artean gordeta pasa ondoren, gau guztia ibiliaz, biharamun goizean etxe gaineko sasi artean nengoen. Baina han ez zegoen zer eginik; denak eramanak zituzten: ama, hiru alaba eta semea, oraindik adingabea. Haiek komisarietan zituzten. Amona haur ttikiareki, beste nonbait.

Zenbait egunetan amona ekarri zuten eta gure alaba ttikia eskuetatik zuela eman zion etxeari itzulia. Etxeko giltzak zakurren esku zeuden. Haiek zebiltzan han berek nahi bezala etorri eta joan, erleak erlauntzera bezala sartu-irtenean. Baina erleen alderantziz, ez baitzuten ezer ekartzen, eta beti bazuten zerbait eramateko. Ni dena ikusten eta ezer ezin egin.

Baserriari begira neramatzan egunak hemezortziraino luzatu ziren. Etxeko martxa zerbait aldatzen hasi zen; amak espetxean jarraitzen bazuen ere, hiru alaba eta semea behin-behineko askatasunean ziren. Ez zuten han goxotasun handirik aurkituko: balio zuen guztia eramanak eta gelditzen zirenak ongi astinduak. Ezer ere ez bere lekuan. Janariak janak, edariak edanak, paper guztiak eramanak edo erreak.

Niretzat garrantzitsua zen etxea etxekoen esku ikustea, biziak jarraitzen zuela ikustea. Baina hango egitekoa betea neukan".

Mikel Antzak Arroz Urez liburuan honela bukatzen dun Iparragirreren kontakizuna: "Hamar egunez torturatu zituzten Xantiren emazte Maria Luisa Guenetxea, eta Marijo, Marixol, Maite eta Xanti seme-alabak, Espainiako Poliziak Gasteizko Olagibel kalean duen egoitzan. Maria Luisak kartzelan eman zituen hurrengo sei urteak.

Marixolen bikotekidea zen Pana" [Joxe Manuel Ariztimuño, Espainiako Poliziak Gasteizko Florida parkean bertatik bertara tiro eginez hil zuen mutila].


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude