Idazlea, itzultzailea eta Euskalgintzaren Kontseiluko lehen idazkari nagusia izan da Xabier Mendiguren Bereziartu. Ezkion (Gipuzkoa) jaioa, 1945ean, seminarista sartua, euskararen inguruan eman zuen bizitza. Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia, 1997an sortu zenetik 2010era arte, eta euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.
Ikastolen mugimenduan ibili zen urte luzez, besteak beste Saioka euskarazko ikasliburuak sortzen, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ikastolen Elkartearekin. Iker taldearen sortzaile ere izan zen, 1974an. Egun Kontseilua denaren aurrekaria sortu aurretik, itzultzaile gisa egin zuen lan nagusiki; 11-12 hizkuntza ikasi zituen. Egunkariaren sortze prozesuko bileretan ere egon zen.
Euskararen normalizazio bidean
Euskararen Legea 1982an egin zuen Eusko Jaurlaritzak, eta hamabost urte beranduago-edo sortu zen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua. "Ikusten zen legea sortu eta pasatzen ari ziren urteak pasatzen ari baziren ere, euskarak ez zeramala espero zen abiadura. Espektatibak ez ziren betetzen ari, euskalgintzaren gehiengo horrentzat behintzat", adierazi zion ARGIA aldizkariari 2008an emandako elkarrizketa batean.
Euskararen normalizazioaren bidean, honelakoxe irakurketa egiten zuen Mendigurenek 2008an: "Hizkuntza eskubideen aldeko borroka luzea da, bistan dago. Emaitzak ez dira berehala ikusten". Ez zen oso baikorra orduko hartan: "Euskararen egoerari ez diogu buelta ematen, egiten duguna da iraun eta zenbait tokitan galdu. Gaurko erritmoekin euskararen normalizazioa izugarri berandutuko litzateke eta zalantza handiak ditugu hainbeste urte pasa eta gero normalizazio hori lortuko litzatekeenik. Gerta badaiteke epe batzuetan ez badira helburu batzuek lortzen atzerako pausoak ere ematea".
Baikorrago hitz egin zion iazko urtean Gipuzkoako Hitzari, baina ñabardura jarrita: "Aurrerapausoak eman ditugu, zorionez; nabarmena da hori, baina ez nahiko genukeen abiaduran eta tamainan. Maila guztietan, baita politikarien eta erakundeen artean ere, gauza gehiago egin beharko genituzkeela uste dut. Beste toki batzuetan daukaten irmotasuna falta zaigu guri".
Paul Bilbaok –Mendigurenen erreleboa hartu zuenak 2010ean, eta 2023ra arte Kontseiluko Idazkari Nagusi izan denak– nabarmendu du Berria egunkarirako bidalitako artikuluan "guztiekin adostasuna lortzeko gaitasuna" zuela Mendigurenek, "enpresekin, sindikatuekin, guztiekin" hitz egiteko: "Oso argi izan duzu beti, Xabier, herritar guztiak euskaldundu beharko direla, gure herria euskaraz biziko bada".
Kontseiluko kargua utzi eta gero, EH 11 Kolore elkartean eledun jardun zuen Mendigurenek hainbat urtez. "Zubiak eraikitzea" zuen helburu, euskal gizartea askotarikoa delako kultura, hizkuntza, jatorri eta ideologian, eta betidanik hala izan bada ere, Mendigurenen ustetan, "ez da jakin" askotarikotasun hori kudeatzen. 2013ko ekainaren 1ean egin zuten festaren atarian, honela mintzatu zitzaion ARGIAri: "Bi estaturen artean banaturik dago Euskal Herria, eta ez dugu ahalmenik aniztasuna kudeatzeko. Horrez gain, estatuen barneko migrazio joerek eragin handia dute errealitate soziokulturalean. Zuloa handia dago hor, ez da lortu euskal kultura eta hizkuntza guztien izaeran itsastea".
Iñaki Mendiguren, anaia: "Bera izan zen euskalzaletu ninduena"
Ikuspegi familiarrago batean hitz egin du Iñaki Mendiguren anaiak Euskadi Irratiko Faktorian, ez baitira "une gozoak", baina ez omen da "espero ez zuten zerbait".
Anaia "intelektuala eta oso jakintsua" zuela esan du Iñaki Mendigurenek, eta "ni beti izan naiz bere anaia txikia, bere urratsak jarraitzen ahalegindu dena". Seminaristak ziren bi anaiak nerabetan, ez zeuden leku berean, Xabierko Gazteluko jesuitekin zegoen Iñaki, "gaztelera garbian" ikasten. Kartaz komunikatzen ziren bien artean: "Xabierrek esan zidan horietako batean, eskertuko ninduela hemendik aurrera euskaraz idatziko banio". Hor hasi zen euskara lantzen, jesuita batzuk bazirelako euskaltzaleak zirenak. "Poliki-poliki egin genuen, anaiak sartu ninduen horretan".
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an ... [+]
2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]