Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Azkue Fundazioak akordio bat daukate, ikasturte honetan zehar Interneteko hainbat baliabide euskarara itzultzeko. Aste honetan bertan Wikipediaren aplikazioa itzultzen amaitu dute.
Tresnaren hurrengo eguneratzean euskaraz erabili ahal izango dute erabiltzaile guztiek. Android zein iOS sistemarako dago eskuragarri aplikazioa.
Ikasturte honetan itzultzen duten hirugarren tresna da, izan ere, aurretik OpenStreetMap eta Wikipediako softwarea itzuli zituzten. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Azkue Fundazioak itzulpen lanarekin jarraitzen dute eta laster beste software batzuk ere euskaraz izango dituztela aurreratu dute.
Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.