ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Euskarazko Wikipedian emakumezkoen 15.000 biografia (oso aurrerapen nabarmena da)

Sustatu
@sustatu
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko martxoaren 09a - 08:30

Euskal Wikilarien Elkarteak poster bat atera du 15.000 izen horiek PDF handi batean itsatsiz. PDF horren irudi puskata bat da hemen itsatsi duguna artikulua ilustratzeko (beste irudi zati batzuk hemen). 

Duela urte eta erdiko kopuruak:

Eta oraingoak, kopuruan eta grafikoki:

Portzentaitara ekarrita:

  • biografiak osotara: 57495
  • emakumeak 15052 / %26.17
  • gizonezkoak 42408 / %73.75

Wikilari euskaldunen ahalegin kontziente baten ondorioa ere badira aurrerakuntza hauek. Azken urte eta erdian, emakumezkoen biografia berri gehiago sortu dituzte, gizonezkoenak baino. Hori da bidea.

Estatistika hauen jarraipena egin daiteke Wikidata bilaketen bidez. Hemen euskarazko emakume-biografia guztiak ematen dituen esteka: https://w.wiki/6Qy4 // Eta beste honek emango dizkizue portzentaiak eta kopuruak, generoaren arabera: https://w.wiki/6R9E 

Era berean, biografien portzentaian, ondo kokatuta gaude beste wikipedia batzuekin alderatuta, Espainiako wikilari elkarteak zabaldutako taula honetan ikus daitekeen bezala:

Datu horietan izatez jada euskara aurreratuago behar luke (%26.1). Lehen postua asturierazko Wikipediari dagokio, proiektu berriago bat euskarazko Wikipedia baino, irizpide argiekin indar handiz ari dena lantzen azken urte gutxi hauetan.

Datu sorta hau beste jakingarri batzuekin hornitu Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak. Ikus hari honetan zenbait taula eta datu nabarmen. 

Euskarazko Wikipediaren ahalegin honetan bat egin dezakezu, noski: editatu Wikipedia, eta nahi baduzu izena eman Euskal Wikilarien Kultur Elkartean, urteko 5 euroko kuotarekin ez da munduko bazkidetza garestiena. 


Wikipedia kanaletik interesatuko zaizu...
2022-02-21 | Sustatu
Hamar Milako marka, erronka inportante bat euskarazko Wikipediarentzat

Wikipediaren kalitate eta interes orokorra bermatzeko (edo kalibratzeko) tresna bat Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda da. Jakintzaren hainbat alorretan "funtsezko" artikuluak zerrendatu dituzte (ikusi azalpena galegoz,... [+]


Emakumeen biografiekin Txikipedia elikatzeari ekin diote ikasleek

Erronka abiatu dute hamalau ikastolatan: otsaila eta martxoa artean 250 sarrera berri idatzi nahi dituzte Txikipedian. Emakumeen biografiez hornituko dute entziklopedia birtuala, bereziki emakume zientzialarien biografiez.


Zaraitzuerari buruz gehiago jakin nahi? Wikipedian informazio ugari jarri dute

Interneteko entziklopedia askera igo dituzte azken hilabeteetan ekialdeko nafar euskalki horren inguruko eduki, erreferentzia eta iturri nagusiak.


2019-03-27 | ARGIA
Wikimedia eta hezkuntzaren arteko harremana aztergai

Wikipediak eta Wikipediaren inguruan dauden proiektuek hezkuntzarekin duten harremana aztertzeko, dagoeneko dauden proiektuez eta elkarri laguntzeko erronkez eztabaidatzeko, nazioarteko konferentzia anbiziotsua antolatu dute Donostian, apirilaren 5etik 7ra.


2018-07-04 | ARGIA
Interneteko askatasuna, arriskuan

Europar Batasunak egile eskubideei buruzko proposamena bozkatuko du ostegun honetan. Onartzen bada, gaur egun ezagutzen dugun internet irekiari kalte handia egingo diola salatu du Wikipediak. Hain juxtu, Wikipedia bera arriskuan legoke.


Eguneraketa berriak daude