Wikimedia eta hezkuntzaren arteko harremana aztergai

  • Wikipediak eta Wikipediaren inguruan dauden proiektuek hezkuntzarekin duten harremana aztertzeko, dagoeneko dauden proiektuez eta elkarri laguntzeko erronkez eztabaidatzeko, nazioarteko konferentzia anbiziotsua antolatu dute Donostian, apirilaren 5etik 7ra.


2019ko martxoaren 27an - 16:29
"Afrikako wikilariekin solasaldia" proiektuaren irudia.

Hiru egunez, 50 herrialdetako 130 lagunek hartuko dute parte eta 50 aurkezpen baino gehiago egingo dituzte. Hitzaldiak, eztabaidak, ikastaroak… prestatu dituzte eta zuzeneko itzulpena eskainiko da, ingelesaren eta euskararen artean.

Besteak beste, Mary Burnsek hitzaldia eskainiko du: 100 argitalpen baino gehiago ditu eta kontinente guztietan lan egin du hezkuntza curriculumen garapenean. Katherine Maher Wikimedia mugimenduan hezkuntzak duen paperaz mintzatuko da; Afrocrowd taldea eta Wikiemakumeok proiektua gisako adibideak aurkeztuko dituzte, eta hizkuntza eta komunitatea oinarri hartuta Galesko ikasleek Wikipedian martxan jarritako proiektua azalduko dute.

Irakurri egitarau osoa, ingelesez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikipedia
'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2023-10-11 | Sustatu
Euskal ondarea airetik drone bidez, Wikipediarako irudi libreak

Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]


2023-03-09 | Sustatu
Euskarazko Wikipedian emakumezkoen 15.000 biografia (oso aurrerapen nabarmena da)

Euskarazko Wikipediak jakinarazi du, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoen biografien kopuruak 15.000 pertsonen langa gainditu berri duela. Duela urte eta erdi gainditu zen 10.000 emakumezkoen marka, eta hazkundea nabarmena da, baita portzentaian ere; %20tik... [+]


Eguneraketa berriak daude