Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

  • Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien ikuskatzerako interfaze erraz gisa sortu du Wikiflex.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 02an - 07:14
Azken eguneraketa: 12:46

Film zaharrak dira gehienak, eta bilaketaz edo berak dakarren antolakuntzaren bidez erraz aurki daitezke. Edizio berriak, rank edo aldeko iritzi handiena dutenak, emakumezko zuzendariak kategoria gisa ere ageri da... horrelako zenbait aukera Wikiflex orri nagusian.

Probatzeko, rank edo balorazio ona dutenen artean, bat aukeratu dugu: The Birth of a Nation. D.W. Griffith aitzindariaren 1915eko filma. Adi, ranking ona badu izango da lengoaia zinematografikoaren garapenean inportantea izango delako, ze filma ezin arrazistago eta supremazistagoa baita, Ku Klux Klan-en apologia lotsagabe bat. Tira ireki dugu orria eta aukera batzuk bertan:

Hiru play botoietarik, lehenak Wikimedia Commons-eko jotzaile edo artxiboa irekiko du, eta zuzenean ikus daiteke hor filma. Beste bi play ere badaude, bata The Internet Archive-koa eta bestea Youtubekoa, han ere ikus baitaiteke.

Ordenagailuan zuzen ikusteko, hortxe aukerak, baina zure nabigatzailea (adibidez Chrome) lotzen bada etxeko telebistarekin zuzenean edo Chromecast gailua tartean dela, bada etxeko telebistan ere ikusten ahal da, argazki honek erakusten digun bezala.

Hortxe bada, Wikiflex. Bisitatu, ikusi eta ikasi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikus-entzunezkoak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


2024-03-24 | Lander Arretxea
Musika iruditan (I)
Bideoklipei begira, lentearen beste aldetik

Mundualdi honen soinu-banda osatzen duten abesti gehien-gehienek propio filmatutako irudiak izan ohi dituzte: bideoklipak. Musikariengandik oso gertu, ikus-entzunezko egileen belaunaldi gazteago batek lan horretan aurkitu du zineman edo telebistan ez duen hori: trebatzeko... [+]


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


2024-01-23 | Leire Artola Arin
Zine emanaldien %1 baino gutxiago izan da euskaraz 2023an

Jatorriz euskaraz diren soilik lau film estreinatu dituzte Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan; gaztelerazkoak 564 izan dira. Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak neurriak hartzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako... [+]


Eguneraketa berriak daude