Euskal ondarea airetik drone bidez, Wikipediarako irudi libreak

  • Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak babestuta, Ondarea Airetik irudi eta bideo sorta osatzen hasi da, irudi libreak denak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko urriaren 11n - 07:29
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hona aste honetan kargatu duen Garañoko gazteluaren bideo ikusgarria.

Garaño Nafarroa Garaiko herri hustua da, biztanlerik gabea 14. mendetik. Gaztelua da haren hondarrik ikusgarriena.

Xabier Cañasek beste bideo batzuk ere kargatu ditu jada, Gipuzkoakoak batez ere. Eta argazkiak ere, adibidez hau, Leaburu herrikoa:

Ondarea Airetik ekimenak EWKEren babes ekonomikoa jaso du. Euskarazko Wikipediara gobernantzaz arduratzen den elkartea da EWKE. Bazkidetza erraz eta merkekoa, 5 euro urtean, eta halako ekimen aberatsak egiten laguntzen ahal duzu.


Wikipedia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.