Wikilari euskaldunak, genero arrakala zuzentzeko ahaleginean

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urtarrilaren 17an - 07:46
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Emakumeen biografien inguruan lanean ari dira wikilari asko euskarazko Wikipedian, tartean WikiEmakumeak taldekoak (dokumental baten protagonista duela gutxi). Azken hiru urteotan lortu dute emakumeen biografia kopurua bikoiztea (gehiago izatez, %110eko gorakada). Euskarazkoa da 50.000 biografia baino gehiago duten Wikipedien artean emakumezko ehuneko handiena duena eta 25.a kopuru absolutuan.

WikiEmakumeok ekimenaren barruan nolabait, Marisa Barrenak zuzentzen duen Durangoko Wikilariok taldeak egin du ahalegin berezia: azken urteetan 5.0000 biografia sortu dituzte, eta marka horretara justu 2023a amaitu aurretik iritsi ziren.

Azken hiru urteotan %18,98tik %27,45ra igaro dira emakumeen biografiak euskarazko Wikipedian. Urtea 17.175 emakumerekin hasi dugu, orain 4 urte 7.123rekin hasi genuen. 20.000 biografia lortzeko aukera 2024an? erritmoarekin hortxe, doi-doi irits gaitezke... Horretarako pizgarri Katalanezko wikipediaren bidea izan daiteke, zeren han ere fuerte dabiltza alor honetan. 20.000 biografien langa, izatez, 2017an amaitu zuten, eta 2023a 39.000rekin amaitu dure

Datu hauen iturriak:


Euskal wikipedia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...