Wikipedia, artifizioak eta artifiziala (adimen artifizialaz ikuspegi optimista bat)

  • Euskarazko Wikipediaren jardunaz eta adimen artifizialaz idatzi du Luistxo Fernandezek Sustatun.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko otsailaren 01an - 07:00
Sustatutik hartua.

2022 urtea amaitu zen euskarazko Wikipedian 400.000 artikulu pasatxo zirela. Era berean, Wikipedia guztientzat proposatzen den kalitate neurketako irizpide batean, 10.000 artikulu funtsezko eta horiek nola osatu diren, euskara bihurtu da hamar mila horiek dituen laugarren hizkuntza, eta beren kalitateari dagokionez, neurtuz artikuluen luzera, erreferentzia eta irudi multzoa, urte hasieran euskara zegoen wikipediako hizkuntzen sailkapenean 33. postuan, eta urte amaieran 23.ean.

Euskara munduko hizkuntzen artean, 23.a. Badakigu ez dela egia, ez hiztunetan, ez estatusaren arabera, ezta iraupenerako baldintzetan ere. Hala ere, 23. postua ez da artifiziala, nahiz eta, onar dezagun, bada artifizio baten araberakoa: Wikipediako mekanismo batek neurtzen duena da, eta neurgailu horrekin sekulakoa lortu dugu.

Pertsonalki, Wikipedia editatzeko hobby txiki bat dudanez, oso harro jartzen nau horrek. Plazer txiki hau partekatzera gonbidatzen zaituztet, izan wikipedista: nola egiten dugun askok, argazki batzuk edo jakintza apur bat partekatu herriko aldizkarian, edo sare sozialetan, horixe bera Wikipedian partekatu eta irismenaren eta iraunkortasunaren aldetik zuen jakintza puskak oihartzun inportanteago bat lortuko du.

Laguntzeko beste modu bat da Euskal Wikilarien Kultura Elkartean parte hartzea. Gobernantzaz-edo, enkargatzen den taldea. Urteko 5 euroko kuotarekin, diru asko ez dizue jango behintzat, akaso denbora, artikuluak editatzeko arra tripa barruan apopilo jartzen bazaizue.

Aurreko Ttap-eko halako sermoi batean aipatu nuen (eta Sustatun ere idatzi dut horretaz) nola adimen artifizialak, irudiak sortzeko azken aldian lortu duen sormen edo kalitate neurriarekin, “sortzaile” terminoa zalantzan jar dezakeen, uste genuenean hori makinen irismenetik kanpo zegoela. Irudiekin bezala, testu sorkuntzan ChatGPT delakoak ere halakorik lortzen badu, pentsa dezakegu akaso makinek sortuko dituztela Wikipediako orriak ere... Bueno, agian bai, baina hor ere giza-gidaritzarekin izango da. Izatez, euskarazko wikipediaren hazkundearen gako bat izan da duela pare bat urtetik itzultzaile neuronalak daudela integratuta bertan, euskarazko Elia kasu, eta horri esker, adimen artifizialaren adar horri esker, gabiltzala egiten wikipedistak gure lanaren parte bat. Ez guztia itzulpen artifizial-automatikoari utzita, baina bai berari esker. Artifizioak laguntzen digu. Egiten duguna ez da artifiziala.

Gora euskarazko Wikipedia eta irekitzen zaizkion aukerak!

(irudia, euskarazko Wikipediak 2021 hasieran zuen bolumenaren alegoria bat; gaur egunean 275 liburuki izango lituzke gutxi gora-behera).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal wikipedia
Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-01-17 | Sustatu
Wikilari euskaldunak, genero arrakala zuzentzeko ahaleginean

Euskarazko Wikipediak 2023an egindako lorpenez jardun genuen hemen lehengoan, eta beste alor bat aipatuko dugu orain, zelako aurrerakada egin den emakumezkoen biografiak osatzen, genero desoreka (oraindik nabarmena) konpontzen saiatzeko.


2024-01-09 | Sustatu
Euskarazko Wikipediaren urte bikaina, kantitatez eta kalitatez

Euskarazko Wikipediak 2023 urtea bikain amaitu zuen. Azken egunetan bere Twitter eta Mastodon kontuetatik zabaldu dituen datu eta grafikoekin osatu dugu artikulu hau, hori demostratzeko. Kantitatean, 8.5 milioi hitz gehiago izan dira 2023an Wikipediara gehituak, eta artikuluen... [+]


Euskarazko bilaketa-emaitzak hobetu du Google-k, "hizkuntzen tratamendu egokiagoa" lortzeko

Puntueus fundazioak uztailean salatu zuen Google bilaketek euskara diskriminatzen zutela, bilaketen erdietan baino ez baitzen agertzen euskara lehen tokian. Irailean, berriz, emaitzen %73ak euskara lehenetsi du.


2022-12-29 | Sustatu
Hamar mila artikulu inpotanteenak, euskarazko Wikipedian

Urte hasieran aipatu genuen, euskarazko Wikipediaren erronka, Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda osatzekoa. Ba lortu dute wikilariek: Euskara 4. hizkuntza bilakatu da Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000... [+]


Eguneraketa berriak daude