Txikipedia aplikazioa sortu du Euskarazko Wikipediak

  • Astelehenean aurkeztu zen ofizialki Txikipedia aplikazioa, eskola-umeentzat egokitutako Euskarazko Wikipediaren proiektuaren mugikorretarako bertsioa. Txikipediak egun dituen 3.000 artikulu baino gehiagoetara sarbidea ematen du aplikazioak, iOS eta Android bertsioetan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko martxoaren 24an - 09:31

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) bultzatu du proiektua, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) koordinatu du, eta CodeSyntax enpresak egin du aplikazioaren kodeketa (Sustatu edo Egunean Behin egiten dituen enpresa eibartarra). HPSk zuzendu zuen aurkezpena (hemen ohar ofiziala).

Aplikazioak gaien araberako nabigazioa eskaintzen du, edo bilaketa tresnaren bidezkoa. Terminoa ez bada artikulu batekin identifikatu, edukietan ere egiten du bilaketa; eta hor ere ez badago, aukera ematen du Euskarazko Wikipedia orokorrera joateko. Multimedia fitxategiak ere erreproduzitzen ditu aplikazioak, historiko bat gordetzen du, eta notifikazio sistema dauka (hautazkoa), Txikipediak nabarmendu nahi dituen artikuluen oharrak jasotzeko.

Txikipediak egunero 1.500 ikustaldi ditu bataz beste, 553.000 azken urtean. Aurreko urtean, 2019an, 355.000 izan ziren, egunean 968. Hau da, %55 igo da ikustaldi kopurua urte batean. Igoeraren arrazoien artean daude gero eta jende gehiagok Txikipedia ezagutzea eta gero eta eduki gehiago izatea. Eguneraketak edo gehikuntzak gertatzen direnean Txikipedia, berehalakoa da aplikazioan edukia berregitea.

Txikipedia egokia da 8 eta 12 urteko eskola-umeentzat, eta baita haien gurasoentzat. Hain zuzen ere, kanpainan ari da EWKE hauen artean ere aplikazioaren erabilpena hedatzeko. Hona sustapenerako prestatu den bideoa.

 

 

Txikipedia bisitatzeko: https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Azala

Aplikazioa:Android bertsioa /iOS bertsioa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal wikipedia
Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-01-17 | Sustatu
Wikilari euskaldunak, genero arrakala zuzentzeko ahaleginean

Euskarazko Wikipediak 2023an egindako lorpenez jardun genuen hemen lehengoan, eta beste alor bat aipatuko dugu orain, zelako aurrerakada egin den emakumezkoen biografiak osatzen, genero desoreka (oraindik nabarmena) konpontzen saiatzeko.


2024-01-09 | Sustatu
Euskarazko Wikipediaren urte bikaina, kantitatez eta kalitatez

Euskarazko Wikipediak 2023 urtea bikain amaitu zuen. Azken egunetan bere Twitter eta Mastodon kontuetatik zabaldu dituen datu eta grafikoekin osatu dugu artikulu hau, hori demostratzeko. Kantitatean, 8.5 milioi hitz gehiago izan dira 2023an Wikipediara gehituak, eta artikuluen... [+]


Euskarazko bilaketa-emaitzak hobetu du Google-k, "hizkuntzen tratamendu egokiagoa" lortzeko

Puntueus fundazioak uztailean salatu zuen Google bilaketek euskara diskriminatzen zutela, bilaketen erdietan baino ez baitzen agertzen euskara lehen tokian. Irailean, berriz, emaitzen %73ak euskara lehenetsi du.


2023-02-01 | Sustatu
Wikipedia, artifizioak eta artifiziala (adimen artifizialaz ikuspegi optimista bat)

Euskarazko Wikipediaren jardunaz eta adimen artifizialaz idatzi du Luistxo Fernandezek Sustatun.


Eguneraketa berriak daude