Euskarazko Wikipediaren urte bikaina, kantitatez eta kalitatez

  • Euskarazko Wikipediak 2023 urtea bikain amaitu zuen. Azken egunetan bere Twitter eta Mastodon kontuetatik zabaldu dituen datu eta grafikoekin osatu dugu artikulu hau, hori demostratzeko. Kantitatean, 8.5 milioi hitz gehiago izan dira 2023an Wikipediara gehituak, eta artikuluen kopuruak 425.000ko langa gainditu zuen abenduan. Martxa honetan, 2025. urtean irits daiteke, agian, 100 milioi hitzeko korpus bat osatzera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urtarrilaren 09an - 07:00

Euskarazko Wikipediak 82.027.733 hitzekin amaituko zuen urtea, urtebete lehenago baino 8.476.741 hitz gehiago. Urte honetan Lur Hiztegi Entziklopediakoaren bolumen osoa ia HIRU aldiz idatzi da. 33 liburuki berri izango genituzke, inprimatuz gero.

Baina ez da bakarrik kantitate kontua. Azken urteotan, Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen (EWKE) bultzadaz, "Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrenda" hobetzen aritu dira. Euskarak emaitza ikusgarriak lortu ditu. Hemen azken bi urteotan lortutako gorakadaren grafikoa. Euskara da postu gehien gora egin dituen hizkuntza!

Hamar milako zerrendaz gain, mila artikulu ezinbestekoena ere badago, eta horretan ere, nabarmen egin dugu gora lau urtean.

EWKEk zuzentzen duen ahalegin honen zioa ez da rankingetan gora egitea gora egiteagatik... Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena du EWKEk Hezkuntza Programa deitzen dena osatzeko. Ikastetxeetan gehien kontsultatzen den baliabidea Wikipedia denez, alor horietako artikuluak gero eta osatuago izatea da helburua.

Zera erakusten du goiko grafikoak, Hezkuntza Programako alor bakoitzeko artikuluen luzera, 2022 eta 2023 urteetako konparaketan. 2023ko beheko marrei erreparatuz, ikusiko dugu alor guztietan doazela horixka-argiak gutxitzen, eta urdin-ilunak handitzen; artikuluak gero eta osatuago direlako.

Adibide zehatzago batean, Biologia eta geologia eremuan bereziki aurrera pauso erraldoia eman da Hezkuntza Programari esker. Orain bost urte jarri zen helburua nabarmen bete da: esparru honetako artikuluak 4 aldiz luzeagoak dira orain, eta asko kalitate nabarmenekoak.

Eguneroko estatistiken jarraipen orria ikus hemen.

Zuk ere bat egin dezakezu Euskarazko Wikipedia editatzen, eta EWKE elkarteko bazkide bihurtzen (kuota: bost euro urtean bakarrik).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal wikipedia
Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-01-17 | Sustatu
Wikilari euskaldunak, genero arrakala zuzentzeko ahaleginean

Euskarazko Wikipediak 2023an egindako lorpenez jardun genuen hemen lehengoan, eta beste alor bat aipatuko dugu orain, zelako aurrerakada egin den emakumezkoen biografiak osatzen, genero desoreka (oraindik nabarmena) konpontzen saiatzeko.


Euskarazko bilaketa-emaitzak hobetu du Google-k, "hizkuntzen tratamendu egokiagoa" lortzeko

Puntueus fundazioak uztailean salatu zuen Google bilaketek euskara diskriminatzen zutela, bilaketen erdietan baino ez baitzen agertzen euskara lehen tokian. Irailean, berriz, emaitzen %73ak euskara lehenetsi du.


2023-02-01 | Sustatu
Wikipedia, artifizioak eta artifiziala (adimen artifizialaz ikuspegi optimista bat)

Euskarazko Wikipediaren jardunaz eta adimen artifizialaz idatzi du Luistxo Fernandezek Sustatun.


2022-12-29 | Sustatu
Hamar mila artikulu inpotanteenak, euskarazko Wikipedian

Urte hasieran aipatu genuen, euskarazko Wikipediaren erronka, Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda osatzekoa. Ba lortu dute wikilariek: Euskara 4. hizkuntza bilakatu da Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000... [+]


Eguneraketa berriak daude