Jakintza esparru ugaritako bideo pedagogikoak, euskaraz eta libreak

  • Filosofia, ekonomia, historia, matematika eta beste hainbat arlori lotutako bideo pedagogikoak zabalduko ditu Ikusgela proiektuak, euskaraz eta modu askean partekatzeko. Jakintza “narratiba berrietara” egokitzea helburu, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak koordinatzen du proiektua eta Hiru Damatxo arduratzen da ikus-entzunezkoez.


2022ko maiatzaren 24an - 12:44
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Mundua ulertzeko bideoak” zabalduko ditu Ikusgelak, bai webgunean bai sare sozialetan, eduki libreekin osatuak eta libreki erabiltzeko eta partekatzeko sortuak. Ikasleei zuzendutako edukiak dira, baina baita jorratutako gaietan interesa duen orori zuzenduak ere. Eremu formaletatik harago, “eremu informalean euskarazko edukiak ikustera” ere ohitu nahi dute jendea.

Eskolako edukiak lantzeko

Irailetik aurrera hasiko dira bideoak zabaltzen, baina asteazken goizean ikusgai izango da aperitiboa: Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir filosofoen inguruko bideo bana. Aurten lehen aldiz, Hego Euskal Herrian bi autore horiek aintzat hartuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan, eta “eskolako edukiak lantzerakoan sumatzen zen gabezia bat arindu asmoz” egin dituzte bideoak, Agora Filosofia Elkarteko eta EHUko Joxe Azurmendi Katedrako kideen laguntzaz.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...