Hamar mila artikulu inpotanteenak, euskarazko Wikipedian

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko abenduaren 29an - 10:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zerrenda osatzeaz aparte, artikulu hauen neurketa automatiko bat egiten du Wikimedia Fundazioak, bakoitzak ze luzera, zelako erreferentziak eta ilustrazioak dituen, kalitate neurketa bat egiteko balio duena. 2022 hasieran, 33. zegoen euskarazko Wikipedia kalitate-irizpide horren arabera, eta urtea amaitzera doanean 23. postuan gara, seguruenik 20. ere izan gaitezkeelarik hurrengo eguneraketan (neurketa hilak 15 dituela egin ohi da).

Hauxe da grafikoa, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak prestatua, euskararen gorakada erakusten duena ranking horretan:

EWKE ez da konformatzen, jakina, lortutakoarekin. Elkartearen blogean argitaratu dutenez, 10.000 artikulu hauetan kalitate gehiago erdiestea eta sailkapenean gora egitea izango da 2023rako erronka. 

Hamar mila artikuluen artean bi heren, 8.000 byte baino laburragoak dira. Eta 881 artikuluk 1.000 byte baino gutxiago dute. Edukiaren aldetik horiek osatzea kalitatean hobetzeko bidea izango da. Alorrez alor, hauxe da artikuluen luzera-kalitate egoera:

Grafiko honetako kolore argiek (ezkerretan) artikulu laburrak adierazten dituzten; eta ilunagoak eskuinetan osoagoak. 2023ko erronka izango da, hortaz, grafiko ilunagoa lortzea datorren artean.

Gogoratu, denon esku dago Wikipedia editatzea eta horretan laguntzea.


Irakurri gehiago: Euskal wikipedia Euskara
Euskal wikipedia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...