Vocento estu eta ARGIA aparretan?


2021eko abenduaren 01ean - 09:53
Azken eguneraketa: 11:22
Argazkia: Irutxuloko Hitza

COVID garaian hedabideek pasatu dituzten garai larriengatik 5 milioi euro banatu ditu Jaurlaritzak hamabost medioren artean. ARGIA eta beste asko baztertuak izan dira. Laguntza jaso dutenen artean, euskarazko bakarrak Berria eta Bizkaia Irratia dira. Pozten naiz haiengatik, estutasunean lagungarri izango zaie. Gaztelaniazko hedabideek %93,4 jaso dute eta euskarazko hedabideek %6,6. Pozten naiz baita ere Gara-rengatik, azken urteetan ordaindu behar izan duten 3 milioi euroko zigor kafkianotik ateratzeko dena beharko dute.

Logikoa da estu dabilena laguntzea, baina estutasunaren neurgailu bat ere beharko litzateke, eta azalpen argi bat. “Zuk bai, zuk ez” sistemari kiratsa dario. Zergatik galdetu dugu Jaurlaritzan, eta “azpiegitura handienak dituztenak lagundu ditugu” erantzun zaigu. Nola neurtu dute nor dabilen estu? Azpiegitura handia izatea ote da estutasunaren neurgailu? El Correo eta El Diario Vasco ARGIA edo Hamaika Telebista baino larriago? Txikiak ez ote dabiltza estu? Jakina baietz, eta aintzat hartzea eskatzen dute Hekimenek eta Tokikomek ere. Horrez gain, laguntza hauek ez dira justifikatu behar. Dirulaguntza publikoak justifikatu gabe? Ez dirudi ez gardenena ez eredugarriena.

Audientziak azaldu ditu Jaurlaritzak diru-banaketarako eta proportzioan egin dira. Ez da estutasunaren azalpena, baina badu logika bat. Logikarik ez duena da diru banaketarako irizpide gisa audientziak erabiltzea, baina horko hainbat mediok baino audientzia handiagoa duen ARGIA –CIESen arabera EAEn 62.000 irakurle 2021ean– diru-laguntzetatik baztertzea. Zergatik?

Aspaldi ari gara salatzen euskal instituzio nagusiek publizitatearen banaketan modu nabarmenean baztertzen dutela ARGIA. Jaurlaritzaren oraingo COVID publizitatearena ere latza da: El Correo 691.969 euro, El Diario Vasco 413.018, Ser 313.262, Deia 312.466, Gara 257.507, Noticias de Gipuzkoa 170.378, Berria 160.772, Noticias de Álava 139.627, 40 Principales 100.438, Onda Cero 84.902, Onda Vasca 64.429, Cope 52.933...  ARGIA 2.752 euro.

ARGIAk, beste euskarazko hedabide denak bezala, diru-laguntza publikoak jasotzen ditu, bestela ez ginateke biziko akaso, ez gu ez besteak. Hori aitortu behar diegu gure instituzioei. Eta azken urteetan lan interesgarria egin da Hekimen eta euskal erakundeen artean gure sektorea duintzeko. Gardentasunez egindako bidea da, sektorearen ordezkaritza eta instituzioen artean adostuta, eta hedabideen aldetik diru-laguntzak azken zentimoraino ondo justifikatuta, behar den bezala.

Mozorrotutako diru-laguntza ere bada publizitate instituzionala. Gaztelaniazko prentsak jasotzen du gehien –bereziki Vocentok– eta, gainera, inongo justifikaziorik aurkeztu beharrik gabe poltsikoratzen da. Esparru konplexua publizitatearena, besteak beste, zigor-opari edo morrontzaren logikarekin ere erabiltzen delako. Badago zer aztertu, zer salatu eta zer bideratu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-08 | Sustatu
Nola informatzen dira euskal gazteak? Sare sozialekin nagusiki, eta telebistan gero

Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen... [+]


Euskalerria Irratiaren izenean kontu faltsu bat sortu dute instagramen, iruzurra egiteko

Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori... [+]


2024-06-06 | Aiaraldea
Atxikimendu kanpaina abian, Amurrioko Udalak dirulaguntza itzuli diezaion Aiaraldea Komunikabideari

Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean. 


Sinadura greban dauden ‘El Diario Vasco’-ko langileek grebara joko dute orain, soldata igoera eskatzeko

Ekainaren 19an, 20an eta 21ean greba dago deituta El Diario Vasco-ko langileen artean, hitzarmen kolektiboa eguneratzeko aurrerapausorik ez delako eman. Gainera, maiatzaren 30az geroztik sinadura greba egiten ari dira kazetariak: “Hori ezkutatzeko enpresak lehentasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude