Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman dituzte Baionako auzitegian.
Guztira hamahiru salaketa jarri dituzte hiru ikastetxe horietan 1960 eta 2005 artean gertatutako indarkeria kasuengatik, fisikoak, psikikoak eta sexualak. Baionako auzitegi aurrean egindako agerraldian azaldu diren bost gizonek esan dutenez, gertakariak preskribituta egongo dira dagoeneko, baina haientzat hori ez da garrantzitsuena. Haien erranetan, erasoak salatzeak balio die haiek hobeto sentitzeko eta gizarteak izan dezan gertatutakoaren berri.
Biarnoko Betharramgo ikastetxeko erasoak azaleratu ondoren, salaketak ugaritu egin dira han-hemenka, besteak beste, Ipar Euskal Herrian.
Horren karietara, Uztaritzeko erasoak jaso zituzten biktimek kontu bat ireki zuten Facebook-en eta dagoeneko 180 lagunen salaketak bildu dituzte bertan. Gilles Parentek egiten ditu Uztaritzekoen bozeramaile lanak, eta bere ustez oso garrantzitsua litzateke erasoa jasan zutenek biktima izaera eskuratzea, besteak beste, haien artatzeari begira.
Parentek esandakoaren arabera, bost gizonek aurkeztu dituzte salaketa horiek, baina badute erasoak jasan zituzten beste bi lagunen berri ere; horiek, alabaina, oraingoz ez dituzte erasook salatuko, "horretarako indar aski bildu ez dutelako".
Boskote horretako bat da Ives, eta Berria-k horrela jaso du haren testigantza: "Jakin nuelarik talde bat sortu zela, lotu nintzen, zeren on egiten baitigu partekatzeak zer bizi izan genuen. Nire inguruan aipatu izan dut, baina hain da bortitza kontatzen nuena... Usu iruditu zait ez nindutela sinesten".
Egunkariak argitaratu duenez, bost gizon horiez gain, izenik eman ez zuen beste emakume bat ere hurbildu da auzitegira. Hark ez zuen erasorik jasan, baina 2002 eta 2005 artean Uztaritzeko ikastetxean ikusi zituenen berri eman nahi izan du.
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.
Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]
Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]
Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.
Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]
Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.
Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]
Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]
Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.
Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.