Uztailaren 1ean hasiko da kanpoko mugak zabaltzen Europar Batasuna

  • Hasteko hamalau herrirentzako bakarrik izanen dira mugak irekita, eta hamabost egun guztiz berrikusiko dute herrien zerrenda.


2020ko ekainaren 30ean - 12:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Barne mailako mugak irekita dituela, orain kanpoko mugen irekitzen hasiko da Europar Batasuna. Uztailaren 1etik goiti hamalau herriri irekiko dituzte eta baliteke ere Txinarekilako joan-etorriak baimentzea, baldin eta honek europearrak onartzen baditu bere lurraldean.

Aljeria, Australia, Georgia, Hego Korea, Japonia, Kanada, Montenegro, Maroko, Rwanda, Serbia, Thailandia, Tunisia, Uruguai eta Zeelanda Berria dira herriak. Hemendik hamabost egunera plazaratuko dute zerrenda berria.

Koronabirusaren izurriteari aurre egiteko neurri gisa itxi zituzten mugak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude