Usurbilen, prebentzio neurriak hartzeko frontoian bildu dira herriko merkatariak

  • Frontoian, borobilean eta elkarren arteko segurtasun tartea bermatuta bildu dira, etxean geratu ezin duten eta gu guztion hornikuntzaz arduratuko diren saltzaileak. Langile gisa, bezeroekiko hartuemanetan eta lokaletan aplikatu beharreko prebentzio neurrien inguruko bilkura egin dute, Udalaren ondoko argazkietan ikus dezakezuenez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 16an - 12:47
(Argazkia: Noaua)

Dendek eta zerbitzuek zabalik segiko dute gaurtik aurrera. Baina adi, prebentzio neurriak hartu beharko ditugu beharrezko erosketa edo gestioak egiterakoan. Hurbilago Usurbilgo ostalaritza eta merkatarien elkarteko kideek gai honen inguruko lanketa egin dute, goizean frontoian bildu dira.

Hartu beharko ditugun prebentzio neurrien berri eman du. Ez baita ahaztu behar, geurearekin batera gu hornituko gaituzten sektoreko langileen osasuna zaintzen lagundu behar dugu. Albiste honi atxikitako kartelean eta segidan dituzue xehetasunak. Kartelak ikusgai izango dituzue saltokien atarietan. Guneon sarreran desinfektatzeko produktuak eta 1,5 metroko distantzia errespetatzeko seinaleak jarriko dituzte. "Brigadako bi langile bideratuko ditu udalak zeregin horretara, astelehenean goizean goizetik hasita" .

SALTOKI HONETAKO LANGILE GAREN ALDETIK, HONAKOA ESKATU NAHI DIZUEGU:

-Bakarka etor zaitezten erosketak egitera

-Kolektibo zaurgarrienetako kideak etortzea saihets dezazuen. 

-Ez zaitezten haurrekin etorri erosketak egitera.

-Eskuak garbi ditzazuen etorri aurretik.

-Gainontzeko erosleekiko eta gurekiko 1,5 metroko distantzia utz dezazuen.

-Eztula eginez gero, ukondoarekin estal zaitezten. 

-Txartelarekin ordain dezazuen, diruarekin beharrean, kutxazain dagoenarekiko kontaktua murrizteko. 

GOGOAN IZAN GUK EZIN DUGULA ETXEAN GELDITU, HERRITARRAK HORNITU BEHAR DITUGULAKO. 

LAGUN IEZAGUZU GURE LANA AHALIK ETA ONDOEN EGITEN, 

GURE OSASUNA ERE KONTUAN HARTUZ.

ESKERRIK ASKO!

EROSKETAK EGITEKO LAGUNTZA BEHAR BADUZU, 

EDO BESTE NORBAITEK BEHAR DUELA USTE 

BADUZU, DEITU HERRITARREN BABES SAREARI: 

688 634 512.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude