Urteko lanaldia 108 ordukoa izatea eta soldata %20 igotzea lortu dute Hondarribiko lorezainek

  • Elai Serbitzuak azpikontratatutako enpresako langileek 115 eguneko greba egin dute eta behin akordioa lortuta bertan behera utzi dute. Langileen akordioa “oso positibotzat” jo du ELAk.

Langileen argazkia / Argazkia: ELA sindikatua Langileen argazkia / Argazkia: ELA sindikatua

2023ko abuztuaren 30ean - 08:58
Azken eguneraketa: 12:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

115 egunez egon dira greban Hondarribiko Elai Serbitzuak azpikontratatutako enpesako langileak, eta akordioa lortu ostean lanera itzuli dira abuztuaren 29an. Urteko lanaldia 108 ordura murriztea eta batez beste soldata %20 igotzea lortu dute. Gainera, enpresak 8 langileri zor zien dirua eman diela argitu du ELAk, baita konpentsazio eta xurgapen klausulak deuseztatzea ere.

Elai Serbitzuak enpresa “mahaitik desagertuta” egon dela eta azkenean martxoaren 20an langileek egindako “eskaria” onartu behar izan duela dio sindikatuak. Udal Gobernu aldaketak eragina izan duela gaineratu du: “Maiatzaren 29an Udal Gobernuan sartu zen taldeak (Abotsanitzek) guztiz bestelako jarrera izan du, orain arte EAJrenak izan duenarekin alderatuta”.

Langileen akordioa “oso positiboa” dela uste du sindikatuak, eta langileen borroka eta borondate politikoa “uztartzean” administrazioaren azpikontratek “baldintza duinak” lortu ditzaketela azpimarratu du.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...