Urtean 467.000 heriotza Europan aire kutsaduraren eraginez

  • Aire kutsadurak Europan 467.000 heriotza goiztiar eragiten ditu urtean, Europako Ingurumen Agentziaren arabera eta BBCk jaso duenez. Hiriguneetan bizi diren pertsonak dute arrisku gehien, hauen %85 PM2,5 partikula finekin kontaktuan baitaude, Osasunaren Mundu Erakundeak kaltegarritzat jotzen duen tamainan.

Paris aire kutsaduraren eraginez. (Arg.: medioseusa.es)

2017ko urtarrilaren 09an - 10:21

PM2.5 partikulak txikiegiak dira ikusi edo usaintzeko, baina bihotz arazoak, asma edo biriketako minbizia eragin edo larriagotzeko gai da. 2013an 430.000 pertsona hil ziren Europar Batasunean PM2.5 partikulen ondorioz (zenbakiak eskuragarri dauden azken urtea).

PM2.5 partikulen maila kaltegarrienak dituzten estatuak Bulgaria, Polonia eta Txekiar Errepublika dira. Ikatza elektrizitatea lortzeko iturri nagusietakoa den herrialdeetan aire kalitatea hobetzeko neurriak bigarren maila batean geratu ohi dira, Ingurumen Agentziaren arabera.

Europako Ingurumen Agentziak airearen kalitatearen inguruan eginiko 2016ko txostenean, auto eta berogailu galdarek sortutako nitrogeno dioxidoak (NO2) 71.000 heriotza goiztiar inguru eragiten ditu. Lur mailan dagoen ozonoak (O3), berriz, urtean 17.000 EBn. Ozonoa estratosferan babes geruza izan arren, lur mailan NO2 eta beste hainbat partikula kutsatzaileren erreakzioen ondorioz sortzen da eta eragin kaltegarriak ditu osasunean.

Egoerak hobera egin du azken urteetan, PM10 partikulen –beste partikula kutsakor bat– mailak %75 gutxituz 2000. eta 2014. urteen artean. PM2.5arenak ere behera egin dute. Halere, Europako Ingurumen Agentziako zuzendari Hanss Bruyninckxen ustez, “ingurumenari eta pertsonen osasunari eginiko kalteak” handiak dira oraindik.

Partikula hauek hautsa, metalak, nitratoak, sulfatoak, ura, kea edo gurpilen kautxua izan ditzakete eta biriketaraino iristen dira, handitzeak edo narritadurak sortuz. Bihotz eta biriketan ez ezik, besteak beste, nerbio sisteman, ugalketa sisteman edo burmuinean ere kalteak eragin ditzakete. Arazoak umeei eragiten die era larrienean. Eremu kutsatuenetan bizi diren umeek gainontzekoek baina %10 birika ahalmen txikiagoa dute, kaltea behin betiko bihurtuz.

Mundu mailako arazoa

Osasunaren Munduko Erakundearen arabera munduan hamar pertsonatik bederatzik aire kutsatua arnasten dute. Egoera kaltegarrienean Afrikako hainbat eremu eta Asia hegoaldea egonik.  Hiru mila milioi pertsonak erregai solidoekin berotzen dituzte etxeak oraindik eta urtean 4.3 milioi heriotza egotzi daitezke “etxeetako airearen kutsadurara”.

Turkmenistan da kutsadurarekin erlazionatutako gaixotasunek eragindako heriotza tasa handiena duena, eta Tayikistan, Uzbekistan, Afganistan eta Egipto dira haren atzetik.

OMEko Carlos Dora doktorearen esanetan estatu aberatsak airearen kalitatea hobetzen ari dira, pobreenak, berriz, okertzen. Halere, Europa Ipar Amerika baino atzeratuago doa, erregai dieselengan duen dependentziagatik eta, amoniakoa eta metanoa sortzen dituzten nekazal lanengatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Airearen kalitatea
Ibilgailuen isurien mugak malgutu dituzte Europar Batasunean, automobilgintza industriari laguntzeko

Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan.


Ortuellan hondakin arriskutsu eta kutsatzaileen instalazioa salatu du 'Ortuellan Sader Ez' plataformak

Ortuellako udalerria herritarren mobilizazio baten lekuko izan ziren atzo, Barguilla auzoan, Sader enpresaren instalazioa berria jartzeko proiektuaren aurka. Ortuellan Sader Ez auzo-plataformak deitutako manifestazio honetan, Ekologistak Martxanek ere laguntzen duena, fabrika... [+]


2021-10-07 | Jakoba Errekondo
Marrubien ontasuna, bizitzak bizitza dakar

Aspaldi ez bezala gure etxean marrubiak (Fragaria x ananassa) jan eta jan ari gara udazkenaren sarrera ospakizun hauetan. Ez da gertaera makala, izan ere udazkena da marrubidian lanerako sasoi nagusia. Marrubidia osatu eta gaztetu edo erabat berritzeko landaketak orain egin ohi... [+]


2021-09-22 | ARGIA
OMEk jaitsi egin ditu orain arte segurutzat jotako kutsadura mailak

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) airearen kalitateari buruzko gomendio berriak argitaratu ditu asteazken honetan, 2005az geroztik zituenak baino zorrotzagoak, kutsadurak mundu osoan eragiten dituen urteko zazpi milioi heriotzak geldiarazteko asmoz.


Erandioko airea, Madrilekoa edo Bartzelonakoa baino kutsatuagoa

Aire Zaintzaileak ekimenak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Espainiako Estatuan neurtu dituzten 28 udalerrietatik Erandio da aire kutsatuena duena, Madril edo Bartzelonaren aurretik. Ikerketa antolatu duten elkarteetako bozeramaileek azaldu dutenez, harrituta daude emaitza... [+]


Eguneraketa berriak daude