Urtarrilaren 11n izango da euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa

  • Espainiako Gobernu berriaren eraketa tarteko, 2020ko mobilizazioa esanguratsua izango dela uste dute antolatzaileek. Manifestazioa "bakea, justizia eta bizikidetza ardatz dituen gizartea" lortzeko bidean aurrerapausoa ere izatea nahi dute.

(Argazkia: Sare)

2019ko urriaren 22an - 12:59

Beste urte batez, euskal presoen eskubideen alde Bilboko kaleak betetzera dei egin du Sarek. Astearte goizez Bilbon egindako prentsaurreko batean, Orain Presoak dinamikaren baitan euskal presoen eskubideen alde urtero egiten den mobilizazioaren data iragarri dute: urtarrilak 11.

“Aktibazio sozial ziklo berri honetan” mobilizazioa “inflexio puntu garrantzitsua” izan behar dela deritzote, azpimarratuz mobilizazio dela “gaur egungo jendarteek daukaten tresna garrantzitsuena gehiengoa artikulatu, jendartea aktibatu eta aldaketa handiak lortzeko”.

Sareko bozeramaile Arantza Aldezabal eta Joseba Azkarragak adierazi dute 2020ko deialdiak esangura berezia izango duela, kontutan izanik aurki Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak direla eta Espainiak gobernu berria izango duela.

Frantziako Gobernuak azken hilabeteetan “mugimendu esanguratsuak” egin dituela iritzirik, Espainiak “eredu” gisa hartza espero dute. [Espainiako] "Estatuak ez dauka orain arazo bat existitzen ez den erakunde batekin; arazoa, orain, gizartearekin du", adierazi dute; beharrezkoa ikusten dute, presoen egoera hobetzera begira, Espainiako Estatuak erritmoa bizkortzea.

Euskal presoen eskubideentzat mesedegarri izateaz gain, espero dute manifestazioa "bakea, justizia eta bizikidetza ardatz dituen gizartea" lortzeko bidean aurrerapausoa ere izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude