Urkulluren iritziz hirugarrenez hauteskundeak izango dira Espainiako Estatuan

  • EAJk Rajoyri ezetz esango diola errepikatu du lehendakariak Radio Euskadin eginiko elkarrizketan.


2016ko abuztuaren 18an - 11:27
Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. (Argazkia: eldiario.es)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Harriturik agertu da Urkullu Mariano Rajoyk ez zuelako inbestidura saioaren datarik zehaztu abuztuaren 17an egindako prentsaurrekoan, baita Ciudadanosek PPri babesa emateko jarritako sei baldintzak alderdiarekin eztabaidatu ez dituelako ere.

Urkulluk uste du  PP eta Ciudadanos elkartzea euskaldunontzat Rajoyren gobernualdian izandako “ezohiko berzentralizazioa” baino kaltegarriagoa izango dela. 

Otegiren auzian esku-hartzeko aukerarik ez

Otegiren auziaz dio “[EH Bilduk Otegi] hautagaia izango dela erabaki du, zein prozesu juridiko eta teknikoetan murgilduta dagoen jakin arren eta aurkezteko eskubidea zuten errekurtsoak baztertuta”.

Otegi lehendakari izateko baztertuz gero, berak auzian esku-hartzeko aukerarik ez duela gaineratu du.

 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...