PPren mehatxua: Rajoy presidente ala hirugarrenez hauteskundeak Eguberrietan

  • Ciudadanosek Espainiako Estatuko Kongresuan dituen 32 diputatuen babesa jasoko du Rajoyk inbestidura saioan eta aurreikusten da Coalición Canariako diputatu bakarrarena ere izango duela. Lehenengo itzulian presidente izendatzeko gehiengo osoa behar du, eta hortaz, beste sei boto behar ditu bere alde Rajoyk.


2016ko abuztuaren 19an - 09:53
Abenduaren 25ean izango lirateke Espainiako Estatuko hauteskundeak Rajoyk babes nahikoa lortuko ez balu. (Argazkia: El Plural)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bigarren itzulian hamaika diputaturen abstentzioa beharko luke Rajoyk presidente izateko, gehiengo soila, alegia. Lehenengo itzulian arrakastarik lortzen ez badu, irailaren 1ean izango da bigarren inbestidura saioa.

Albert Rivera buru duen alderdiak “ustelkeriaren kontrako paktua” onestea eskatu zion PPri babesa lortzeko bidean. Rajoyk abuztuaren 18an onartu zituen akordioaren baldintzak eta hala, Ciudadanosen 32 diputatuk aldeko botoa emango diote Rajoyri abuztuaren 30ean. Ostiralean sinatuko dute hitzarmena bi alderdiek.

Hauteskundeak hirugarrenez, beharrezko babesa lortzen ez badu

Abenduaren 25ean izango lirateke Espainiako Estatuko hauteskundeak Rajoyk babes nahikoa lortuko ez balu. Horraino heldu gabe, Felipe VI.a Espainiako erregeak Rajoyren beste inbestidura saio bat proposatzeko aukera du, edota beste hautagai baten ingurukoa.

PSOEk “ezezko borobila” esan dio, momentuz behintzat, Rajoyri. PPk, ordea, Sanchezen txanda dela gogorarazi du, eta hark abstentzioa aukeratu ezean, hirugarrenez hauteskundeak izango direla leporatu dio. Kataluniako PPko Xavier García Albiolek, esaterako, Eguberrietan hauteskundeak errepikatzeko arriskuarekin presionatu du Sanchez:


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...