Frantziar gobernuaren lan kode aldaketak hautsak harrotu ditu. Manifestaldi, kanpaldi, greba, zentsura mozio, okupazio, ekonomiaren blokatze, sabotaje eta istiluak errepikatzen ari dira azken hilabete hauetan, ezkerreko elkarte, alderdi, sindikatu eta beste norbanako anitzen eskutik. Ildo kapitalista eta inposatzaileetan arrunt lerrokatua den botereari milaka herritarrek egiten diote aurre.
Bere burua sozialistatzat duen gobernuak ez du atzera egin nahi, ez eta erreforma honen kontra diren sindikatuek eta kolektiboek ere. Norgehiagoka luze honetan gatazkaren usteltzea aipu da eta inork ez daki xuxen irtenbidea nolakoa izango den. Horretan geldi ala urrunago jo, garaipena ala galtzea... Udaberri mugitu honi bakoitzak aterako dizkio komeni zaizkion kontuak. Emaitzak emaitza, jazoera hauek azpimarra daitezke jada:
- Azken urte hauetan indarrean zegoen sistemaren legitimizazioa pitzatu da nolazpait, bi bando kontrajarri daudela agerian utzirik: bere interes propioak defendatzen dituen erabakitzaileen taldetxoa alde batetik, logika politiko eta sozial bidegabekoak jasan behar dituen jendearen gehiengoa bestetik. Egoera honekin ados ez daudenei mespretxuz erantzun diete nagusiek, ikuspegien talka emendatuz: patronalaren buruak eta egunkari zenbaitek “terrorismo eta gerrilla” sindikala aipatu dituzte, manifestaldien debekua airean dago eta eskuineko alderdiek gobernuari sostengua ekarri diote, zeharka bada ere.
- Lan legearen kontrako mobilizazioak oztopatzeko, errepresioaren eta beldurraren bidez bazterrak lasaitu nahi dituzte baina ez dute lortzen. Manipulazioek zart egin dute. Atentatu jihadistak direla eta lurraldea urgentziazko estatuaren pean egonik ere, jendea ez da kikildu, ez du seguritatearen eta ordenaren izenean gobernarien manuen pean egon behar denik sinetsi. Urgentziak ugari daudela entzun da aldarrikapenetan, hala nola ordezkaritza eta erabaki politikoen arloak errotik aldatu beharrak.
- Ohituraz zatiturik dauden sektore militanteek mobilizazio sozial azkar eta koloretsua bultzatu dute elkarren ondoan, egin-molde eta aldarrikapen desberdinak erabiliz eta hedatuz, nabardurak eta ezadostasunak alboratu gabe. Mobilizazio gehienetan, borroken konbergentzia izan da praktikan ezarri den tresna. Manifestaldi jendetsuetan giro solidarioa eta borrokalaria ageri da maiz, zaurituen artatzeko boluntario taldeekin, kapitalaren eta Estatuaren sinboloen kontrako erasoekin. Poliziaren jarrera gogorrak aurkako frente zabalaren osaketa eragin du eta erreformista/iraultzaile, bakezale/bortitz kontzeptu bereiziak pixkanaka lausotu egin dira.
- Karrikara atera direnentzat, fatalismo eta etsipenari kemenak eta esperantzak hartu diete gaina, erresistentzien eta alternatiben zilegitasuna motibazioen bihotzera ekarriz. Urte luzeetan hamaika batailetan isolaturik eta ezinean aritu direnek hauspoa izango dute gertaturikoari segida emateko, lehen lerroan kopuru handian oldartu den jende gaztearekin batera: esperientzia honetatik asko izan daitezke biharko dinamika herrikoietan parte hartuko dutenak, etxean isilik geldituz ezer ezin dela aldatu ikusirik.
Haize freskoak heldu dira frantziar estatuan, eta badituzte iturburuak. Esate baterako, badago Nantes hiriaren ondoan azken sei urte hauetan borroken konbergentzia eraginkorra, heldu berrien eta biztanleen politizazioa, auto-formakuntza eta bizimolde kolektiboen eraikuntza gauzatzen dituen eremu askatua: Notre-Dame-des-Landes. 1972tik beharrik gabeko nazioarteko aireportua egin nahi duten lurretan milaka lagun proiektu aldarrikatzaileetan murgildu dira, Vinci enpresak erosi lurrak berreskuratzeko bertako laborariek luzatu deialdiari jarraikiz. Izan ekologista, libertario, lekuko hautetsi edo bretoi abertzale, elkarrekin atondu dira gunearen eta okupatzaileen babesteko. Hasieran oposizio dinamika zena erreferentzia baikor erreala bihurtu da denboraren poderioz, Frantzian baita Europa osoan. Barne ika-mikak ez dira falta baina gaur hara hurbiltzen denak sinpleki suma ditzazke bertako animoak: jardun, elkar lagundu, errotu, epe luzera jo. Horrez gain, bata eta bestearen ekarpenei leku eman, iritzi eta eginbide desberdinak gurutzatu, iniziatibak horizontalki koordinatu, ekintza legala eta ilegala osagarriak direla onartu... Indar batu eta anitzak garatzeko.
Eta su hau itzaltzeko, gobernuak ez daki zer egin. Epaileei dei egin die maiz, poliziak kopuru handian bidali, inkesta eta txosten interesatuak manatu, bertan “basa oihanaren legea” dagoela sinestarazi, sasi-erreferenduma iragarri... Alferrik. Notre-Dame-des-Landes aurrera doa beti, berrogei bizitegi okupaturekin, baratza eta hazkuntza lursail, okindegi eta auzolanekin, hamarnaka mila pertsona mugi ditzaketen manifestaldiekin, berrehun sostengu komiterekin. ZAD deitzen diote, Zone A Défendre, Babestu Beharreko Gunea, kapitalismoaren xedeei ezetz erran eta burujabetasuna gaurdanik egitea posible dela guztioi erakutsiz.
Euskal Herrian militantzia molde berrituak bilatzen gabiltzanontzat, Notre-Dame-des-Landes aberasgarri, baikor eta maitagarri zaigu. EHZ festibalaren antolatzaileek, uztaileko lehen egunetan ZADeko biztanle okupatzaileak gomitatuko ditugu bizi eta egiten dutena konta diezaguten, Lekornen, Donostian, Gernikan, Galdakaon, Gasteizen eta Baigorrin. Bide batez, abuztuaren azken astean Notre-Dame-des-Landesera antolatuko dugun brigadara gomitatzen zaituztegu, guk ere eredu hori lehen eskutik ezagutu dezagun, auzolanetan parte hartuz eta hango jendeekin topaketak eginez*. Asko baitugu gure auzoengandik ikasteko.
* Izenak emateko: ehzadista@yahoo.com
*Amaia Ajuria, Hartzea Lopez Arana eta Txomin Urriza EHZ festibaleko kideak dira.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?