Elkarrekin Ahal Dugu garaile nabarmena Hego Euskal Herrian

  • 428.285 botorekin eta EAJ bigarren alderdiari 142.000 botoko aldea aterata, Elkarrekin Ahal Dugu izan da garaile Hego Euskal Herrian. Espainiako hauteskunde orokorrak alderdi abertzaleentzat plaza zaila izan arren, nabarmentzekoa da lehen aldia dela norbaitek EAJ Bizkaian garaitu duela.

Elkarrekin Ahal Duguko kideak emaitzak ospatzen. (Monika Del Valle / Argazki Press)

2016ko ekainaren 27an - 13:50

“Euskadi aldatzen ari da, alternatiba badago. Astelehenetik aurrera urriko hauteskundeak prestatzen hasiko gara, Jaurlaritza herritarren zerbitzura jartzeko”, adierazi du Nagua Albak hauteskunde gauean. Udazkeneko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara begira jarrita daude euskal indarrak. Nafarroan bigarren indarra izan dira 94.555 botorekin, iaz baino 13.000 gehiago.

EAJ bigarren indarra izan da Hego Euskal Herrian; lurraldeka zehaztuta, bigarrena Bizkaian eta Gipuzkoan. Ehunekotan gora egin arren, 16.101 boto eta eserleku bat galdu ditu abendutik hona, eta azkenean 5 diputatu eta 286.215 botorekin joango da Madrilera. Badirudi paper garrantzitsua joka dezakeela Espainiako Kongresuan, nahiz eta urriko EAEko hauteskundeak buruan, ezin dion Rajoyri inbestidura oparitu.

Hego Euskal Herrian PPk eta UPNk osatzen duten blokeak 254.073 lagunen babesa lortu eta gora egin du. Ciudadanosen kontura igo da estatu mailan eta Hego Euskal Herrian badirudi tendentzia errepikatu egin dela. Nafarroan eta Araban dira indartsuen popularrak eta unionistak, Nafarroan lehen indarra eta Araban bigarren. Geroa Bai, Nafarroako lehendakariaren alderdiak, emaitza txarrak lortu ditu: Eskuratu dituen 14.289 botoak baino gehiago galduta (16.353), Ciudadanosek ere aurre hartu dio Nafarroan. Aldaketaren indarren gainetik geratu dira nabarmen errejimen zaharreko alderdiak. Ciudadanosek, bestera, 40.326 boto lortu ditu EAEn, hauteskunde hauen lehen botean baino ia 10.000 gutxiago.

PSOEk eutsi egin dio Hego Euskal Herrian 221.580 botorekin, 4.736 irabaziz. EH Bilduren aurretik geratu izana nabarmentzen hasi dira hedabideetan alderdi honen hainbat ordezkari.

EH Bildu bosgarren indarra izan da eta abenduko emaitza txarrekin konparatuta, 35.000 boto galdu dituzte. Orotara 184.092 herritarren babesa eskuratu dute. Nafarroan eutsi dio ongien, nahiz eta Bakartxo Ruiz ordezkaritza lortzetik urrun geratu. Aldaketa prozesuan dago ezker abertzalea eta emaitzek berretsi dute badutela zer hausnartu eta zuzendu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2016
Atutxak ukatu egin du Rajoyren inbestiduraren truke PPk Urkullu babestuko duenik

EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak uste du Urkulluk “babes ezberdinekin gobernua osatzeko behar den lidergoa” lortuko duela irailaren 25eko hauteskundeetan.


PPren mehatxua: Rajoy presidente ala hirugarrenez hauteskundeak Eguberrietan

Ciudadanosek Espainiako Estatuko Kongresuan dituen 32 diputatuen babesa jasoko du Rajoyk inbestidura saioan eta aurreikusten da Coalición Canariako diputatu bakarrarena ere izango duela. Lehenengo itzulian presidente izendatzeko gehiengo osoa behar du, eta hortaz, beste... [+]


Urkulluren iritziz hirugarrenez hauteskundeak izango dira Espainiako Estatuan

EAJk Rajoyri ezetz esango diola errepikatu du lehendakariak Radio Euskadin eginiko elkarrizketan.


2016-07-10 | Igor Estankona
Liburua
Barrutik

Askatasunak leku bat hartzen dizunean egunerokoan, haren alde egin behar duzunean halabeharrez, beharrizan bihurtu dizutenean flotatzea, orduan berdin zaizu ze kartzelatan zauden, kartzela propioetan ez erortzea da garrantzitsuena: “Ez galdetu non nagoen, berriz ere./ Hemen... [+]


Diskoa
Bi kantu zirraragarri

Bi kantu entzun daitezke Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak Madrilgo Acuarela diskoetxearekin kaleratu duen binilozko singlean. Biak oso onak, zirraragarriak.

Rock, folk, blues eta psikodelia aireak suma daitezke kantuetan, doinu iradokitzaileak. Moldaketak eta apainketak oso... [+]


Eguneraketa berriak daude