Urkulluk presoen banderola gordetzeko eskatu dio ekitaldian zegoen pertsona bati

  •  

    Rene Cassin saria emateko ekitaldian, Maixabel Lasa hitz egiten ari zela Iñigo Urkullu lehendakaria zutik jarri eta eten egin du.



2015eko abenduaren 10ean - 15:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Segidan euskal presoek Euskal Herrira gerturatzearen aldeko banderola agerian zuen pertsona batengana jo du eta ikurra gordetzeko eskatu dio. Hitz labur batzuen ondoren, behin banderola gordeta, ekitaldiak aurrera jarraitu du.

Giza eskubideen nazioarteko egunean euskal presoen eskubideen aldeko hainbat mobilizazio izan dira. Eguerdian, besteak beste, zapi kateak osatu dituzte Gasteizen Ajuria-Enea parean eta Iruñean Nafarroako Parlamentuaren atarian, Etxerat-ek deituta.

Donostian, Martuteneko espetxe aurrean gaixo larri dauden presoen askatasuna eskatzeko bilkura egin du EH Bilduk. Jaiki Hadi elkarteak jakinarazi du azken hilabeteotan gutxienez beste bi preso atzeman dituztela gaixotasun kronikoekin.

Baionan, Hernanin, Gernikan, Bilbon, Zumarragan eta Errenterian ere, besteak beste, bilkurak egingo dituzte euskal presoen eskubideen alde.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude