Urkulluk ez du hauteskundeen inguruan aurrerapausorik eman, Erkorekak esandakoaren arabera

  • Espainiako Gobernuko ezezkoaren ostean, Iñigo Urkulluk oraindik ez du erabaki hauteskundeekin zer egin, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu bezala. Bere asmoa Eusko Legebiltzarreko gainontzeko alderdiekin eztabaidatzea da.

Josu Erkoreka eta Iñigo Urkullu. Argazkia: El Mundo.

2020ko apirilaren 30ean - 10:50
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bi txosten eramango ditu Iñigo Urkullu lehendakariak ostegun arratsaldeko bilerara. Bata pandemiaren bilakaera posibleari buruzkoa izango da, bestea juridikoa; irailaren 25erako oraindik bozik deitu ez bada ere -izan ere hori da legealdiko azkeneko eguna-, deituz gero sor daitezkeen ondorio juridikoak azaltzen dituena

Data ezarri ezinda

Hauteskundeetarako lehen data apirilaren 5a izan zen, baina pandemiaren krisiak jota, oposizioko alderdiei kasu egin eta bertan behera utzi zituen Urkulluk. Orain, uztailerako proposatu ditu hauteskundeak, adituen ustez, “uztaila izurriteak gutxien joko duen hilabetea izango delako”.

Espainiako Gobernuak egoera lasaitu arte hauteskunderik egongo ez zela aurreratu zuen, eta iritzi berekoak dira Eusko Legebiltzarreko zenbait alderdi. EH Bilduk adierazi du ez dela hauteskundeez hitz egiteko garaia. Ildo beretik jo du Elkarrekin Podemosek, hauteskundeak egiteko baldintzarik ez dagoela, eta “hanka sartzea” litzatekela adieraziz.

PPk adituen irizpideak aurkezteko eskatu dio, eta prest agertu da Urkulluk aurkeztutako datuak aztertzeko. Baina esan du ez dela nahikoa “uztaila bozak egiteko garairik onena” dela esatearekin.


2021eko urriaren 12
Iñigo Urrutia. Pandemiaren kudeaketa legediaren ispiluan
“Gizarteak egiteke du eskubideen mugaketari buruzko eztabaida”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.