Urkulluk enpresak ixtea errefusatu du, “koma ekonomikoan sar gaitezkeelako”

  • Bart ETB2n egindako elkarrizketan, EAEko lehendakariak adierazi du koronabirusa zabaltzea saihesteko jarduera ekonomikoa bertan behera uzteko beharrik ez dagoela. Haren iritziz, ezin da itzalaldi ekonomikorik gertatu, “koma ekonomikoan” sartuko ginatekeelako.


2020ko martxoaren 23an - 10:43
Argazkia: EITB.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urkulluk adierazi du enpresak ixtea ez dagoela Eusko Jaurlaritzaren esku eta aitortu du goizean (martxoak 22) Espainiako gobernuko presidenteak Estatuko erkidegoetako presidenteekin egindakoan bileran jarduera ekonomikoa eteteaz hitz egin zela.

Ospitaleen edukiera

Lehendakariak adierazi du helburua ospitaleen edukiera handitzea dela eta horretarako hiru neurri iragarri ditu: Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko bost solairu koronabirusa duten gaixoentzat prestatzea; osasun publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzea; eta ospitaleak berrantolatzea. Beharra sortuz gero BBK Fundazioaren egoitzak erabiliko lirateke Bizkaian, eta Gipuzkoan, Quiron Klinika.

400.000 maskarilla erosi dituztela adierazi du eta hasi den aste honetan beste milioi bat iritsiko direla.

Espainiako armada

Larrialdietarako Unitate Militarra (UME) Euskal Autonomia Erkidegoan sartu dela galdetuta, hala egitea Espainiako Gobernuaren erabakia izan dela esan du lehendakariak. EAEk bere baliabideak dituela errepikatu du, eta “zerbitzu jakin batzuetarako” Armada ez dela beharrezkoa.

Urkulluk esan du okerrena iristear dela eta ez dela alarmismoa. Haren ustez, apirilean hasiko dira murrizten koronabirus kasuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude