Urkullu eta Barkos Gurseko kontzentrazio eremuan izan dira biktimak omentzen

  • iñigo Urkullu eta Uxue Barkos Gurseko (Frantziako Estatua) kontzentrazio eremuan izan dira, bertan izandako biktima euskaldunak gogoan. 60.000 herritarretik gora izan zituzten bertan 1939 eta 1945 artean.


2017ko urriaren 2an - 11:49
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1939an eraiki zuen Frantziako Gobernuak Espainiako Errepublikaren aldeko iheslariak jasotzeko, baina bigarren mundu gerra hastean kontzentrazio esparruan bilakatu zen: 1.700dik gora hildako kontatu zituzten.

Urkulluk gogora arazi du 1939 eta 1940 artean Espainiako Gerra Zibiletik ihesean zetozen 18.000 herritar sartu zituztela preso bertan. Horien arten 6.500 Hego Euskal Herritarrak ziren, herena baina gehiago.

Bi agintariek deklarazio instituzionalak egin dituzte memoriaren eta elkarbizitzaren alde, Akitaniako presidente Alain Rousset-ekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!