Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

  • Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen txangoa dira horren lekuko.

Argazkia: Futuro Vegetal

2024ko otsailaren 28an - 11:02

Bilboko Guggenheim museoaren fatxadara pintura gorri eta beltza bota dute Futuro Vegetaleko kideek, salatzeko Guggenheimeko Patronatua murgilduta dagoela "natur ondarean atzera-bueltarik gabeko kaltea eragingo duen makroproiektuan".

Bestalde, Guernica Gernikara taldeak ibilaldia antolatu du martxoaren 16an, Guggenheim-Urdaibai STOP plataformaren eskutik bertatik bertara ezagutzeko proiektuaren hedapen saiakera. Gernika-Lumoko Dalia lantegitik abiatuta, Muruetaraino joango dira. “Ez dezagun utzi Urdaibaiko udaberria zapuzten!”, adierazi du taldeak.

Eskualderako plan estrategikoa

Hain justu, Busturialdea-Urdaibai eskualderako Plan Estrategikoa egitea onartu du Eusko Jaurlaritzak, “eskualdearen garapen sozioekonomikoa sustatzeko” helburuz. Plan estrategikoan ez da Guggenheim aipatzen.

Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eman du planaren berri eta berak ere ez du proiektu polemikoa inongo momentutan aipatu. Zupiriaren hitzetan, plan estrategikoa joan den urtarrilean adostu zuten Iñigo Urkullu lehendakariak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak.

Plana bost jarduera-eremutan egituratuko da: jarduera ekonomikoa, prestakuntza eta enplegua; hiri-eraldaketa eta berroneratzea; kultura eta turismo jasangarria; mugikortasuna eta ingurumena; eta oinarrizko azpiegiturak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Urdaibaiko Guggenheim
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri dute Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak

Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du proiektua geldituko dutela 2024 eta 2025ean. Bilboko Guggenheim museoko patronatuak proiektuaren “bideragarritasuna” aztertu nahi du. Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren esanetan, etena ez da "onargarria"... [+]


2023-12-31 | Iñaki Barcena
Busturialdea, nora zoaz?

Joan den urriaren 28an manifestaldi jendetsua egin zen Gernikan. Aspaldiko partez, 1987an bonbardaketaren 50. urtemugaren harira egindakotik, agian, handiena. Berton,  instituzio politiko zentral, autonomiko eta probintzialetik babestutako Guggenheim museo proiektu... [+]


Eguneraketa berriak daude