‘Ura Rojavarentzat’ kanpaina abiatu dute Kurdistanen

  • Water for Rojava, edo Ura Rojavarentzat, kanpaina abiatu dute aste honetan, Siriaren menpeko Kurdistanen Daesh eta Turkiako armadak hondatutako azpiegiturak konpondu eta emakumeek sortutako kooperatibak bultzatzeko, besteak beste.


2020ko maiatzaren 22an - 18:08
Oso eremu lehorra da Siria iparraldea, eta arma hori erabiltzen ari da Turkiako armada kurduen aurka.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ANF agentzia kurduak eman du kanpainaren berri. Bertan irakur daitekeenez, ondorengo proiektuak garatu nahi dituzte: bonbardaketek kaltetutako azpiegiturak konpontzea, ura ateratzeko putzuak zulatzea (asko hondatu egin baitira azken urteetan) eta errefuxiatuen kanpalekuetarako ur-bonbak eraikitzea (leku hauetan bizi diren herritarren kopuruak gora egin baitu azken urteetan). Nekazaritza ureztatzeko gailuak eta ibaiak garbitzeko makinaria lortu nahi dute.

"Nahiz eta azken bi urteetan Afrîn, Serêkaniye eta Tel Abyad herri kurduak okupatu eta gerra hasi, Siria ipar-ekialdeko herritarrek demokrazia zuzen, ekologiko eta parekide baten helburua lortzeko lanean jarraitzen dute", irakur dezakegu.

Kanpainaren gunean honakoa irakur daiteke: "Rojavan iraultza hasi zenean, lurpeko uraren maila oso baxua zen, batez ere Siriako erregimenak azken lau hamarkadetan antolatutako monolaborantzako nekazaritza industrialaren ondorioz, baita krisi globalaren ondorioz prezipitazioak gutxitu zirelako. 2015ean, Turkiako estatua ura Rojavaren aurkako arma gisa erabiltzen hasi zen, Turkiatik siriara doazen ibaietako ura desbieratuz eta geraraziz presekin. Egoera larria da eta COVID-19 arrisku gehigarri bihurtu da. Pandemia garaiotan, ura inoiz baino beharrezkoagoa da".

Diru ekarpena egin nahi duenak lotura honetan aurkituko du modua.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.