Ur-jauzia izan da Donostiako metroaren obretan

  • Donostiako metroko obretan ur-jauzia hasi da langileak tunelaren zulaketa-lanetan ari zirenean.


2020ko ekainaren 3an - 12:14
Donostiako metroaren eraikuntza-lanak
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Donostiako metroaren eraikuntza-lanetan ur-jauzia izan da. Tunela zulatzen ari ziren bitartean gertatu da, Easo eta Mirakontxa artean.

Obretako langileen arabera, Perla zentroaren inguruan aurreikusi ez zuten akats geologiko batekin egin dute topo eta ura belaunetik gora iritsi zaie. Gertakaria dela eta, baliteke tunelaren norabidea aldatu behar izatea.

Lur-jauziak ere bai

Ez da proiektu honek izan duen lehen arazo larria. Iazko azaroan, adibidez, eraikuntza-lanek lur-jauzia eragin zuten Antigua auzoan, eta horrek gas jarioa eragin zuen aldi berean. Auzotarren hitzetan, Donostiako Udalak ez zuen mendi magalaren egoera “ezegonkorra” kontuan hartu metroaren obrei ekiterako orduan.

 


Donostiako metroa? kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.