Urtarriletik hona ia 13.500 pertsonek egin dute proba Nafarroan, eta proba egin dutenen %95ak etxean egin du.
Umetoki lepoko minbizia garaiz hautemateko sentsibilizazio programa bat abian jarri zuen Osasunbideak urtarrilean. Ordutik, 20.745 lagunek proba egiteko gonbidapena jaso dute, pertsona horien %65ak proba egin du. Xede taldea dira umetokia duten 35 eta 65 urte arteko pertsonak, eta helburua da datozen bost urteetan 160.000 pertsona artatzera iristea. Bost urtean behin egiten dira probak, eta proba egin behar duten pertsonek gutun bat jasotzen dute. Hala ere, soilik jasoko dute gutuna 35, 40, 50, 55, 60 eta 65 urte dituztenek.
Bi modu daude proba egiteko; osasun arloko profesional batek egitea edo auto-harraldia egitea. Aurten proba egin dutenen %95ak auto-harraldia egitea erabaki du eta gainerakoek eskatu dute laginaren harraldia osasun arloko profesional batek egitea.
Harraldia osasun arloko profesional batek egiteko eta NOPLOI-era deitu behar da; 848 423 498 telefono zenbakira edo erreferentziazko SUOAZ zentrora.
Auto-harraldia egiteko
Proba egin behar da hilekorik ez dagoen egunetan, proba egin aurreko hogeita lau orduetan ezin da penetrazio bidezko sexu harremanik mantendu eta ordu tarte horretan ezin dira baginatik sartzen diren medikamentuak erabili.
Proba etxean egin nahi dutenek eskuila bat daraman hodi bat jasoko dute. Proba egin aurretik, ura eta xaboiarekin ongi garbitu behar dira eskuak, eta ostean, lehortu. Hodi bat izanen dute, eta barruan dagoen eskuila atera beharko dute barrukoa ukitu gabe. Eskuilaren erdialdean marra gorri bat dago. Marra gorritik heldu, eta poliki-poliki eskuila baginatik sartu behar da. Baginaren barnean dagoenean biratu egin behar da hogei segunduz. Azkenik, baginatik atera eta hodian sartu behar da.
Proba egin ostean, Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako zentroen sarean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan edo osasun etxean utzi behar dute lagina. Osasun arloko profesionalek lagina aztertu eta emaitza pazienteari jakinarazten diote, eta emaitza positiboa izatekotan, zitologia bat egiten diote.
25 eta 34 urte bitartekoak
25-34 urte bitarteko gazteei aldiz, zitologia egiten diete zuzenean. Horretarako lehenago ginekologora joan badira gutun bat edo dei bat jasotzen dute. Inoiz ginekologora joan ez direnek telefono bidez eskatu behar dute ordua erreferentziazko SUOAZ gunera deituz.
AEBn egindako ikerketa batean frogatu dute maila sozioekonomikoan diferentzia handiak egoteak arrastoa uzten duela haurren garapen neurologikoan. Hala, desberdintasun ekonomiko nabarmenean bizi diren haurrek osasun mentaleko arazoak izateko joera handiagoa dute, hainbesteko... [+]
Frantzian, ofizialki bermatua da haurdunaldiaren borondatez eteteko eskubidea (HBE) —baita 2024aren hastapeneko konstituzio inskripziotik ere—, baina gertakarietan sarbideak ahula eta desberdina izaten jarraitzen du, lurraldeen arabera, Desberdintasun horien... [+]
Objektu arriskutsuak identifikatzea, komuna egokitzea eta errutina bat adostea dira, besteak beste, Lares Nafarroa elkarteak zaharren ongizatea eta autonomia sustatzeko proposatzen dituen zenbait aholku.
Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.
Urteak daramatzate salatzen administrazio publikoak “albo batera begiratu beharrean” tratamendu “integrala” eman beharko lukeela.
Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]