Ume euskaldunen asimilazioa


2021eko abuztuaren 19an - 12:13
Azken eguneraketa: 14:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Orain dela urte batzuk Joan Mari Torrealdairi egindako elkarrizketa baten pasarte batek hau ekarri zuen hizpide: "Ez dago hizkuntz politikarik". Hizkuntz politikaren ardatzak hizkuntza propioa, integrazioa eta identitate tresna ere direla. Egia da.

Eskola publiko gehienetan zein ikastoletan ere gauza bera gertatuko da era batera edo bestera, alderrai, hizkuntz politikarik gabe. Hau da, integraziotik euskal munduan ikasleek euren burua ikusten dute murgilduta? Ze erreferentzia mota izaten dute hemengo kulturari dagokionez?

Berezko hizkuntzatzat daukate euskara ala ikaslagunekin lotzen duten hizkuntza da, eta kito? Euskara etxetik jasotakoek lehenetsi egiten dute ala burumakur gainerako ikasleen aurrean egoeraz jabetu eta espainierara moldatuta berez baztertua ez izateko beldurrez?

Zer dakite euskararen jazarpenaz, euskalkiez edota noraino berba egin zen bere momentuan? Eta zergatik egin zuen atzera? Beraz, euskara eurena da? Identitate bat landu dute ala ez, den-dena azalekoa eta folklorikoa egiten zaiela?

Ume euskaldunak berehala bereganatzen du zein den balio duen hizkuntza. Euskarak ez du balio.

Hona beste adibide bat gurean bizi izandakoa. Lehenengo semeak HH zein LH osoa Indautxuko Eskolan egin du. 9 urte bete arte beti euskaraz egiten zuen. Lar zintzoa eta isila izan da, berez, lehenengo ikasturte bi eta erdi eman zituen berba egin barik eskolan hasi zenetik, urte bi betetzekotan. Etxean geurekin hilabete bat eman zuen berba erdirik ere esan gabe. Dena lotu genuen gure etxe lekualdatzearekin eta arrebaren jaiotzarekin. Denborak aurrera egiten zuen eta umeak ez zuen berba egiten eskolan. Bigarren ikasturte amaierarako deitu ziguten batzar baterako, ez zekiten zelan ebaluatu. Aholkularia, medikua, udalaren bitartez, eta tutorea han zeuden. Medikuak esan zien beste biei zergatik ez zuten ordura arte ezer egin, egoeraz jakitun. Eskolako udal medikuak bideratu zuen Osakidetzara txostena han egiteko, berehala umeentzako psikologo batenera joan zedin. Diagnostikoa: "mututasun selektiboa".

8 urterekin edo, eskolako jolastokian zegoela, gelakide batzuekin futbolean jokatzen saiatu zen. Batek zakar erantzun zion jokatu ahalko zuela beti euskaraz berba egiteari uzten bazion. 9 urtetik 11 urtera, LHko 5. eta 6. mailetara espainieraz egiten zuen, euskara horrezkero ez zen lehentasunezkoa. Euskara mordoilo urardotua eta joskera galdua.

Eskola publikoak ume euskaldunak beste umeen aurrean eredu ipintzen ei ditu "zorioneko aniztasunaren ikur", ume erdaldunen gehiengoarekin nahasita. Aberastasuna orduko eta gaurko guraso elkartearen esanetan. Bai, zera! "Etxe bitako txakurra goseak hil!" Euskara, frantsesa, espainiera eta lekutako edozein hizkuntzarekin parekatuta, non eta bere sorterrian, ziria beste bati sartzea, gero!

Dagoeneko nagusia Urretxindorran dago gainerako neba-arrebak aurton sartu direla. Nagusiak espainieraz entzuten du ikaskideen artean, ez da euskara lehenesten. Giroa saioetatik kanpo espainieraz.

Alabak giro hobea topatu du ez gelan bertan, bera bezalakoekin elkartuz. Esan, esan behar da txiki-txikiak umeak zirenetik guraso talde euskaltzale bat sortu zela, euskara sustatzen duena, berariaz eurek trinkotzen dute barruan egiten ez den sare euskalduna. Eskertzekoa noiz eta pandemia garaian. Umeek euskaraz eta gurasoek ere bai. Hala ere, egiari zor guraso gehiagori euskaraz entzuten zaio. Baina,"askoren mina, tontoen atsegina", hots, gauza batek ez du bestea zuritzen.

Bada garaia, gauzak agerian eta bere gordinean ipintzeko. Hizkuntz komunitate euskaldunak sortzeko herrietan nahiz hirietan, batu gaitezen!

Aitzitik, ume euskaldunak berehala bereganatzen du zein den balio duen hizkuntza. Berdin da herri erdi euskaldun batean bizi den ala hiriburu erdaldun batean. Dendetako izenak, iragarkiak, streaming plataformak, bideo-jokoak, filmak, aspertzeko beste telebista kate espainiar, internet, egunkariak, solasaldi garrantzitsuak eta abar. Boteredun hizkuntza argi geratzen zaio. Euskarak ez du balio.

Bestalde, ume euskaldunak bananduko ez balituzte, are gehiago inongo espainierarik ez dakiten etorkinen seme-alabekin elkartuz gero, eskola zein ikastola bakoitzean gela bat gutxienez ziurtatzeko, esaterako, euskarari ardatza emanez, maisu-maistren arreta pedagogiko gainbegirale batez zein euskararen adierazkortasuna landuz bi urteko adinetik DBH amaitu arte, baita hor sartuta jolasaldien eta jantoki orduena ere. Zein izango litzateke euskararen erabileraren ehunekoa euren artean?

Tarte horretan bai ume euskaldunei bai D ereduko besteenei ezertan ere gutxietsi gabe behar beste baliabide emango baliete, hau da, mintzamena, entzumena, irakurmena eta idazmena ere lantze aldera, orain baino hobeto geundeke?

Zer esanik ez lurraldetasunaz, hizkuntzaz, historiaz eta kulturaz zerbait balekite, nortasuna garatuko lukete? Euskararekiko hurbiltzea, alegia?

Australian bertakoen seme-alabak bahitu eta banatzen zituzten hizkuntza eta izaera lapurtze aldera. Asimilazioa.

Kontrako noranzkoan euskararen denboraren erlojua aurrera doa.

Bada garaia, gauzak agerian eta bere gordinean ipintzeko, beltza zuriaren gainean. Euskararekiko diskriminazio positiboa. Zutuntzeko, saretzeko eta ume euskaldunen hizkuntz eskubideak aldarrikatzeko, bazterketari eta gutxiespenari agur esateko, harro egoteko eta ahalduntzeko ordua. Hizkuntz komunitate euskaldunak sortzeko herrietan nahiz hirietan, batu gaitezen!

Aurrera, ba, Arnas dezagun ekimena!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eguneraketa berriak daude