Jakin nahi nuke nola bozkatu duten ene herriko bizilagunek azken hauteskundeetan. Jakin nahi nuke norekin hartzen dudan goizeko kafea herriko ostatuetan. Ulertu nahi nuke zergatik izan diren emaitza horiek Iparraldean.
Ezin dut ulertu eskuin muturrekoen arrakasta gure herri ttipietan. Ez dut ulertzen! Zerk motibatzen ditu bozkatze horiek? Ezin dut pentsatu, ez dut pentsatu nahi lapurtar, baxenabartar eta xuberotarren herena arrazista izan litekeenik. Ezin dut ulertu Euskal Herrian, bere historian migrazioa ezagutu duen herrian, nola immigrazioaren beldur izan daitekeen. Ez dut ulertzen nondik etor daitekeen bestearen beldur hori. Ez hemen, ez gure lurraldean, ez da posible.
“Ezin dut pentsatu, ez dut pentsatu nahi lapurtar, baxenabartar eta xuberotarren herena arrazista izan litekeenik. Ezin dut ulertu Euskal herrian, bere historian migrazioa ezagutu duen herrian, nola immigrazioaren beldur izan daitekeen..”
Orduan, nola ulertu behar dira bozka horiek? Zer ikusi behar da gibelean? Zer da ibilbidea? Entzuten da Frantziako gobernuaren eta bereziki Macron lehendakariaren ukapen bat izan daitekeela, beste batzuentzat bizi gastuen emendatzea, edo erretreten erreformak baduela zerikusirik ere… Ados. Baina hortarik nola lerratzen da eskuin muturraren alde bozkatzera? Zerk pentsaraz dezake eskuin muturrak ekarriko dituela erantzunak edo aldaketak? Nondik atera behar da ez jakiteko zein diren eskuin muturraren baloreak edo ikuspegiak?
Eskuin muturraren alde bozkatzen delarik gauza guzi horientzat bozkatzen da ere. Eta gaur egun gauza horiek, eskuin muturrak ekartzen dituen ideia horiek ezagutuak dira, ezin da ez jakinean izan. Horrek nau izitzen.
Desbideratze hori dut ez ulertzen. Denbora berean, nola ez azpimarratu gertakaria eta txalotu, Ipar Euskal Herriko lehen diputatu abertzalearen hautestea. Garaipen bat abertzaleentzat, Euskal Herriko boz abertzale bat Frantziako boterearen erdian. Ez da guti! Nola ez egin lotura bat Dominique Joseph Garat 1789ko lehen diputatuarekin: “Ene probintziak protestatzen du!”. Pentsa dezakegu eginen duela.
Garaipen hori posible izan da lehenik ezkerreko indarren biltzearen ondotik. EHBai-ren apustua izan da Fronte Herritar Berriaren parte izatea. Bateratze horrek galderak eta eztaibadak sortu ditu, alde guzietan. Baina egin da. Bigarren itzulian Eusko Alderdi Jeltzalearen postura ohartaraztekoa da. Izan alderdi ezkertiarrekin ala PNV-arekin, gertatu denak ondorio baikorrak izan ditzake. Bateratuz gauzak alda daitezke.
Perspektiba guzi horiekin pentsa daiteke itxaropena sortzen ahalko dela Iparraldeko bozkatzaile geihenetan eta sar hitz honen hastapeneko dudak gainditzen ahalko direla. Konfiantza berri bat sortuko dela etorkizunari buruz. Hori dugu ulertu behar gertatu denari begira
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]