Udaltzaingoari argazkiak ateratzeagatik isuna jarri diote Bilboko ekintzaile bati

  • Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataforma Bilboko epaitegien parean mobilizatu da ostegunean. Elkarretaratzearekin Diego Jauregi ekintzaile eta konpartsakidearen kasua salatu dute, zeinak 300 euroko multari egin behar dion aurre.

(Argazkia: Ecuador Etxea)

2020ko urtarrilaren 23an - 14:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abuztuaren 24an jarri zioten isuna Jauregiri, Bilboko Aste Nagusian. Udaltzaingoa Bilboko Areatzan –urteko sasoi horretan txosnagune bilakatua– esku-hartzen zebilela, argazkiak atera zizkien Jauregik. Ekintza horregatik, eta ostean “bere eskubide legalak errespeta zitezen ahalegintzeagatik”, isuna jarri zion Udaltzaingoak.

Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak azaldu duenez, helegiteak jarri arren espediente zehatzailea aurrera bota dute, 300 euroko isuna xedatuz. Udaltzainenganako errespetu falta leporatzen diote Jauregiri, baina plataformak gezurtatu egin du halakorik jazo zenik. Hala bada, isuna deusestatzeko eskatu diete epaitegiei; eskakizun horren inguruko erabakia urtarrilaren 23ko ikustaldian hartuko da. Abenduaren 12an epaitutako kasuarekin ez bezala, honako honetan Administrazio Auzien Epaitegiraino heldu beharrik ez izatea espero dutela adierazi dute plataformatik.

Herritarrek Poliziaren esku-hartzeak monitorizatzeko eskubidea daukatela gogorarazi du plataformak, eta monitorizazio horiek dokumentatzeko argazkiak ateratzea ez dela ilegala. Beren irakurketaren arabera, poliziaren gehiegikeria hauek, besteak beste, Hiritarren Segurtasunerako Legearen eskutik datoz, zeinak herritarren adierazpen eta ekintza eskubideen kontra egiten duen. Horregatik, Mozal Legea indargabetzea eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!