EAEko Auzitegiak indargabetu ditu euskararen normalizaziorako udal legeak dituen hainbat artikulu

  • Voxen helegite bat onartu eta euskaldunen hizkuntz eskubideen aurkako enegarren epaia eman du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak. Udal legea euskararen alorrean garatzeko dekretuaren zenbait artikulu bertan behera utzi ditu, euskara lehenesten zutenak. Jaurlaritzak errekurtsoa jarri dezake.


2023ko urriaren 17an - 12:42
Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldi judizialari aurre egiteko manifestazioa deitu du euskalgintzak azaroaren 4rako. / Argazkia: Euskalgintzaren Kontseilua.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskaldunen aurkako epai hau “oldarraldi judizialaren” enegarren adibidetzat jo du Euskalgintzaren Kontseiluak, eta gogorarazi du azaroaren 4ean Bilbon deituta duten manifestazioa horri aurka egiteko dela. Euskalgintza mobilizatuko da Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lemapean, azken epai euskarafoboei erantzuteko.

UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateak ohartarazi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpen honek “bereziki jomugan” duela udalerri euskaldunen hizkuntza politika. Izan ere, epaileek baliogabetu egin dituzte EAEko udal legea garatzeko euskararen erabilera lehenesten duen dekretuari dagozkion zenbait xedapen.

Vox eskuin muturreko alderdiak 2020an jarritako helegite bati erantzun diote epaileek, eta onartu egin dituzte zenbait puntu. Irailaren 28an eman zuten ebazpena, baina orain egin da publiko. Epaia ez da irmoa, ebatzi zuten egunetik 30 eguneko epea baitauka Eusko Jaurlaritzak kasazio helegitea aurkezteko Espainiako Auzitegi Gorenean.

Euskaraz normaltasunez jardutearen aurka

Hauek dira magistratuek bertan behera utzitako artikuluak: 9.2, 11. artikuluaren lehen atala eta 12. artikulua, baita 18., 24., 27. eta 36. artikuluen eduki batzuk ere. 9.2. artikuluak dio udalerriek euskaraz jarduteko neurriak hartuko dituztela, batik bat euskararen bizi eremuetan, eta hori indargabetu dute epaileek; oro har horixe da auzitegiak bertan behera utzi duena, erakundeetan eta udalerrietako jardueretan euskaraz normaltasunez aritzea.

12. artikuluak zera dio: “Euskadiko toki-erakundeek eta Euskadiko tokiko sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeek planifikatu eta arautuko dute, beren egoera soziolinguistikoaren arabera, euskara beren jardueretan erabilera normal eta orokorreko zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza gisa erabiltzea, hurrengo artikuluetan jasotako irizpideekin bat etorriz”.

Oldarraldi judiziala

Gogorarazi behar da uztailean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 6.2 artikulua ere indargabetu zuela, euskarari lehentasunezko erabilera eman eta gaztelerarena “kaltetzen” zuela ebatzita, arrazoituz “oreka linguistikoa haustea” Konstituzioaren aurkakoa dela. Gai hori eraman dugu datorren astekariko azalera, eta sakon jorratu du Onintza Irureta kazetariak asteazkenean argia.eus-en publiko egingo dugun Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat izeneko erreportajean. Zera ohartarazi dio kazetariari Urko Aierbe LABeko euskara idazkariak: “Ez da epe motzeko kontua, datozen urte luzeetarako hizkuntza politika jakin bat finkatzen ari dira”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Beste epai euskarafobo bat: bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude