Udal eraikinetatik amiantoa kentzeko eskatuz mozioak aurkeztu ditu sei udalerritan biktimen elkarteak

  • Euskal Herriko amiantoaren biktimen elkarteak, Asviamiek, mozioa aurkeztu du gai kutsagarri horrek gehien kalteturiko Gipuzkoako eta Bizkaiko sei udalerritan. Egin gabe dagoen eta "beharrezkoa" den lan bat dela dio, "ingurumen-kutsaduragatik amiantoaren biktima gehiagorik egon ez dadin".

Uralitaz jositako zabortegi bat Madrilen. Asbesto asko dago oraindik eraikinetan ezkutaturik, Europako hainbat hedabidek argitaraturiko ikerketak naabrmendu duenez. Argazkia: IRP / C. Serrano

2023ko martxoaren 22an - 08:28
Azken eguneraketa: 15:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Beasainen pasa den martxoaren 2an eztabaidatu eta onartu zen udal eraikinetan oraindik instalaturik dagoen amiantoaren errolda egin eta kentzea eskatzeko Asviamie Euskal Herriko amiantoaren biktimen elkarteak aurkezturiko mozioa. Astearte honetan Zumarragaren txanda izan da; eta datorren astean Bizkaiko lau udalerritako osoko bilkuretan izango dute mahai gainean gaia: martxoaren 28an Sestaon eta martxoaren 30ean Santurtzin, Barakaldon eta Portugaleten, elkarteko kideek ARGIAri aurreratu diotenez.

Asviamiek sei udalerri horietan eskatuko du 2028ko urtarrilaren 1erako udal eraikin guztiak amiantotik libre egotea. Horrez gain, udaletako Gizarte Zerbitzuek biktimei eta beren familiei akonpainamendua eta aholkularitza ematea ere eskatu du elkarteak.

Espainiako Estatuko heriotzen rakingean, goi-goian

Europako bederatzi herrialdetan hainbat hedabidek egindako ikerketa baten arabera, arestian aipaturiko herri horiek Espainiako Estatuan amiantoak gehien kalteturikoen artean daude, baita Laudio ere, Araban. Zehazki, Beasain zerrenda horretako bigarren postuan dago –Kataluniako Cerdanyola del Vallés-en atzetik–, herri hartan 100.000 biztanleko 138 lagun hil dira amiantoagatik; hirugarrenean Sestao dago, bosgarrenean Santurtzi, zazpigarrenean Barakaldo, bederatzigarrenean Laudio, eta hamargarrenean Portugalete.

Amiantoaren ondorioz hildakoen zerrendari Hego Euskal Herriko lurraldeek egiten dioten "balantze tristea" da hori, Asviamieren ustez: "Izan ere, Estatu osoko lehen postuan daude, biztanle-kopuruaren arabera, 748 hildakorekin".

Uste zena baino bi edo hiru aldiz hilgarriagoa

Danimarkako ikerketa kazetaritzan dabilen Katharine Quarmby kazetariak koordinaturik, Europa mailan egindako ikerketaren ondorio nagusietako bat da amiantoa uste zena baino bi edo hiru aldiz hilgarriagoa izan daitekeela. Soilik Europar Batasunean 70.000 eta 90.000 pertsona artean hiltzen dira urtean amiantoak sorturiko minbiziengatik.

Moncloa.com hedabideak Espainiako Estatuko datuak eman ditu: 2000. urtetik 2020. urtera 7.622 pertsona hil dira mesotelioma eta asbestosiagatik.

Asviamieko kideek gogorarazi dute 2011. urtetik dabiltzala halako eskaerekin bueltaka eta "denbora aurrera doala"

Nolanahi ere, Asviamiek gogorarazi du gaixotasun mota batzuetan zaila izaten dela amiantoaren zuzeneko harremana frogatzea, "hala izanik ere", bronkioetako, biriketako, obulutegietako eta laringeko minbizien kasuan, adibidez.

Amianto asko oraindik eraikinetan

Ez da lehen aldia amiantoa udal eraikinetatik kentzeko eskaerak eta ekimenak martxan jartzen direna. Amiantoaren mapa edo inbentarioak egitea onartu izan dute hainbat herritan, Hernanin, Portugaleten edo Iruña Okan kasu. Hala ere, Asviamieko kideek hedabide honi gogorarazi diote 2011. urtetik dabiltzala halako eskaerekin bueltaka eta "denbora aurrera doala".

Europar ikerketaren arabera, herrialde bakoitzean politika oso ezberdinak daude amiantoa kentzeko. Hala, Flandrian eta Polonian asbestoa ezabatzeko estrategia zabalak dituzten bitartean, Espainiako Estatuan lege bat baino ez dago, udal erakundeak behartzen dituena errolda egitera 2023ko apirila baino lehen.

"Udal-agintariek neurri egokiak hartu beharko dituzte, legea betez, garai batean instalatu zen amiantoa lokalizatu eta erretiratzen joateko", ohartarazi du Asviamiek


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Patologia duala duten pertsonentzako eguneko zentro bat exijitu du Katearen Loturak elkarteak

Urteak daramatzate salatzen administrazio publikoak “albo batera begiratu beharrean” tratamendu “integrala” eman beharko lukeela.


Eako Udalak Arartekora jo du mediku falta salatzeko

Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


Ikasleek alzheimerraren inguruko oinarrizko jakintzak lantzeko saioak eginen ditu Afan elkarteak

Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Gorputz hotsak
"Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata"

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


"Bero jasangaitza" eta "arreta urria" salatu dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan

Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
"Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako"

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eguneraketa berriak daude