‘Txinaurriak’, Laboaren kantuen 19 moldaketa

  • BideHuts plataformak atzo aurkeztu zuen Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak bilduma. Hemeretzi taldek Laboaren kanta bana moldatu dute beren erara. Bi formatutan plazaratu dute lana: CDan eta biniloan. BideHutsetik adierazi dutenez, "Txinaurriak diskoa, ordain ezinezkoa ordaintzeko saio xumea, maitasunak eta errespetuak bultzatutako proiektua dugu".


2010ko abenduaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Txinaurriak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hauek dira hemeretzi taldeak eta bakoitzak hautatutako abestia:

Willis Drummond: Gaztetasuna eta zahartasuna

Hotel + Miren Iza: Nao es tu, faculdade de sentir

Berri Txarrak: Liluraren kontra

Xabier Montoia: Xoxo beltza

Zura: Haize hegoa

Amodio: Baga-biga-higa

Anari: Aintzinako bihotz

Dilistak: Negu hurbila

Akauzazte: Txoria txori

Ama say: Ama hil zaigu

Ruper Ordorika: Gure bazterrak

Lisabö: Gure hitzak

Gabon Caligula: Kirru

Inoren Ero Ni: Langile baten galderak liburu baten aurrean

Atom Rhumba: Lizardi

Gora Japon: Bedeinkatua

Audience: Lili bat

Borrokan: Komunikazio inkomunikazioa

Mursego + Eten: Zaude lasai

BideHutsen webgunean Berri Txarrak Liluraren kontra abestiren puska bat kantatzen ikus daitekeen bideo bat jarri dute.


Eguneraketa berriak daude