Gustuko lautadan nekerik ez


2022ko urriaren 30ean
Lautada | Mice | Forbidden Colours, 2020
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile gehienoi gertatzen zaigu behin egindakoaren itzala dela egindakoa. Hobetuz edo okertuz, baina egindakoaren itzal. Narbaiza, Napoka Iria proiektu ederretik aldendu ostean, disko berezi –eta eder– batekin agertu zen: Mice.

Bada, bide bera errepikatu behar izanik gabe, ildo berean, baina zeharo disko ezberdina da Lautada. 2019an kaleratu zuen Zilar printzak hura ere gaindituz, eta urre kolorez jantziz konponketak.

Japonian, apurtutako zeramika potoak urre hautsarekin konpontzen dira, kintsugi teknikaren bitartez. Urrez janzte honek badu hortik, hilabete luzeetako isiltasunetik bueltan da Narbaiza, inoiz baino kantu landuagoekin. Izan ere, disko honen produkzioa da disko hau bera. Kanta onak izan behar horretarako, noski, baina norabide zeharo ezberdinetan doaz denak, rockaren undergroundean, eta, denak aldi berean, helmuga berera.

Aurpegira Begiratu kantan saxofoi eta haizeek egiten dituzten riff beroek iruditeria aberasten dute, adibidez, baina ildoa sobera markatu gabe. Zuzenekoan ez daude haize horiek, eta berdin dantzatzen du kantak. Zerk egiten du orduan kanta? Joseba Baleztena eta Ibaia Gogortza izan ditu Narbaizak ezkutari, eta soinuaren lanketa, bi bider bide bera ez egitearen filosofia ageri da.

Inor begira izanda ere abestian sormen prozesu batean dagoen epaia ageri dela esango nuke. Orokorrago irakur daiteke, noski. Baina esango nuke disko honetan musikari izatea, eta emakume musikari izateak dakartzan zalantza, traba eta zailtasunak sartzen direla letra gehienetan.

Mirenen letragintza halakoxea delako; printza batek argitzen du testua, baina ez duzu topatuko aldarrikapen zuzenegirik. Lautada kanta aldatzen da gehien. Maitasunari ere abestu behar zaio noizean behin, ze arraio.

Narbaiza itzuli da, eta gitarrarik gabe eskuan, erregina bihurtu da oholtza gainean. Gutxitan ikus dezakegu norbait horrela dantzan. Naturaltasuna beste nonbaitetik dator eta. Sormena infinitua da gure garunaren barruan, eta hori esploratzen jarraitzen dutenek argitzen digute norabidea. "Garun honetan lekurik ez du mintzairak / Zoru honetan lekurik ez mintzaira zaharrak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


2025-07-30 | Xalba Ramirez
Oin bat paretaren kontra

Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025

-------------------------------------------------------------

Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]


2025-07-16 | Iker Barandiaran
Benetako apokalipsiaren ateetan

Alegoría del mal
Rat-zinger
Kasba Music, 2025

--------------------------------------------------------------

Apokalipsiaren aurreko garai ustel hauetan, non eskuin atzerakoienak lortu duen bere diskurtsoa erdian jartzea, erabat ezabatuta dagoen gizarte batean,... [+]


2025-07-11 | Xalba Ramirez
Auzo-lotsaren printzesa: gora Azuleja!

C.R.I.N.G.E
Azuleja
Le Royale, 2024

--------------------------------------------------------------------

Bai, ia beti euskal taldeak dira lerro hauetan intereseko. Guretzat, eta zuentzat. Baina pixka bat epifania moduan, Amabirjina ikusi duenak nola, hala daukat... [+]


2025-06-27 | Iker Barandiaran
Portu askotatik abiatuta

Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025

---------------------------------------------------------

Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]


2025-06-18 | Xalba Ramirez
Miruenea, salda badago

Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025

--------------------------------------------------------------

Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]


2025-06-06 | Iker Barandiaran
Mugarik ez!

Dirudienez
Karma
Autoekoizpena, 2025

--------------------------------------------------------

Mugatzat ez badugu ere, muga da askotan Bidasoa; kulturala, informazioarena… Eta beste aldekoa urrun gelditzen zaigu. Bada, gogoa eta laguntasuna dira muga apurtzaile... [+]


2025-05-29 | Xalba Ramirez
Xak: unibertso propio batera atea

XAK
Xak
Mukuru, 2025

---------------------------------------------------------------

Entzun baduzu eta ez bazaizu sobera sartu, esango nizuke: entzun berriro. Nire urteko disko kutunena izango dena egin berri du Paxkal Irigoyen baxenabartarrak, oraingo honetan, XAK... [+]


2025-05-14 | Iker Barandiaran
Jolasean? Hauek serio dabiltza!

It's on
JOHN DEALER & COCONUTS
Ghost Highway, 2025

------------------------------------------------------

Adin batetik aurrera kontzertuak, diskoak eta kantuak bizkarrean eta burmuinean pilatuta, eta musika entzuteko denbora murritzagoa bilakatuta, taldeak bilatu... [+]


2025-05-11 | Xalba Ramirez
Galtzaileen bandoaren popa

Esperoan
Hiuzz
Autoekoizpena (egun motelak kolektiboa), 2024

---------------------------------------------------------

Ohartu gabe igarotzen diren taldeen multzoa gero eta handiagoa da, edo inoiz baino handiagoa, behintzat. Hiuzz taldearen Esperoan lanak hilabete batzuk... [+]


2025-04-20 | Iker Barandiaran
Ekimen txikiek, elkar hartuta, gauza handiak egin ditzakete

Obducción de la Amenaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024

---------------------------------------------------

Musika panorama erraldoia da, helduezina. Horien artean badira foku guztiak bereganatzen dituzten talde handi gutxi batzuk; horren nahian diharduten beste asko,... [+]


2025-04-09 | Xalba Ramirez
'Poliorkêtês'
Kerobia, hunkigarristak eta xamurtasunaren aitzakia

Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025

--------------------------------------------------------

Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]


2025-03-27 | Iker Barandiaran
Faxismoari kontra beti eta bortizki

Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena

---------------------------------------------------------

Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]


2025-03-21 | Xalba Ramirez
Verde Prato, tropismoa eta Dolce Vita

Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024

--------------------------------------------------------------

Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]


2025-03-07 | Iker Barandiaran
Bizirik eta bidean gaudela ospatu

Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024

--------------------------------------------------

Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]


Eguneraketa berriak daude