1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los Munster fanzine aitzindariaren bultzatzaile Gorka. Stooge-ez gain, Spacemen 3, Scientists eta beste hainbat talde ilun eta kiribildun maite zituzten, garai hartan hemen erabat ezezagunak zirenak, eta horien aldeko apustua egin zuten.
Kantuak idazten eta entseatzen hasi, fundamentua hartu eta Bordeleko Le Chalet-era jo zuten Sonic Boom-ekin batera haien estreinako lana grabatzera: Blue tales 1990ean kaleratu zen eta harrera beroagoa izan zuen atzerrian Euskal Herrian baino. Gorkak berak Iñigo anaiarekin batera martxan jarritako Munster Records-ek hauspotuta taldeak ibilbide luzea izan zuen eta munduan zabaldutako diskografia askotarikoa, baina taldekideak aldatuz joan ziren.
Bada, pandemiaren bezperarako, 30. urteurrenean, Blue tales berrargitaratu eta hasierako laukotea kontzertuak egiteko elkartu zen. Pandemiak atzeratu zuen guztia, baina diskoa kalean da berriro eta tarteka eman ohi dituzte soilik disko horretan oinarritutako zuzenekoak.
Kantuek ezinbestean beste garai batera eramaten gaituzte, eta harritzekoa da irudikatzea gurean hain aitzindariak izan zirela. Berrargitalpen hau Santiago Delgadok birmasterizatu du eta ahalegindu da originalaren esentziari eusten. Zortzi kantu propio, eta Suicide eta T-Rex taldeen bertsio bana, 20th century boy eta Ghost rider, azken hau stoogeagoa eta lehena basatiagoa. Horrez gain, edizio honen opari gisa Youth eta I hate that trip abestien bertsio alternatiboak ere batu dituzte, orain arte argitaratu gabeak.
Oro har bertan aurkituko duzue rock zikina, kiribildua eta tarteka hipnotizatzailea, garagea, punka eta grunge-aren lehen aztarnak gaztetasuna, freskotasuna eta bat-batekotasuna elkartzen dituen kokteleran. Denboraren poderioz hobeto ulertu eta dagokion lekua, merezitakoa, eskuratzen duena.
Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025
------------------------------------------------------------
Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]
Goizegi Hiltzeko
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.
Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]
Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025
-------------------------------------------------------------
Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]
Alegoría del mal
Rat-zinger
Kasba Music, 2025
--------------------------------------------------------------
Apokalipsiaren aurreko garai ustel hauetan, non eskuin atzerakoienak lortu duen bere diskurtsoa erdian jartzea, erabat ezabatuta dagoen gizarte batean,... [+]
C.R.I.N.G.E
Azuleja
Le Royale, 2024
--------------------------------------------------------------------
Bai, ia beti euskal taldeak dira lerro hauetan intereseko. Guretzat, eta zuentzat. Baina pixka bat epifania moduan, Amabirjina ikusi duenak nola, hala daukat... [+]
Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025
---------------------------------------------------------
Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]
Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025
--------------------------------------------------------------
Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]
Dirudienez
Karma
Autoekoizpena, 2025
--------------------------------------------------------
Mugatzat ez badugu ere, muga da askotan Bidasoa; kulturala, informazioarena… Eta beste aldekoa urrun gelditzen zaigu. Bada, gogoa eta laguntasuna dira muga apurtzaile... [+]
XAK
Xak
Mukuru, 2025
---------------------------------------------------------------
Entzun baduzu eta ez bazaizu sobera sartu, esango nizuke: entzun berriro. Nire urteko disko kutunena izango dena egin berri du Paxkal Irigoyen baxenabartarrak, oraingo honetan, XAK... [+]
It's on
JOHN DEALER & COCONUTS
Ghost Highway, 2025
------------------------------------------------------
Adin batetik aurrera kontzertuak, diskoak eta kantuak bizkarrean eta burmuinean pilatuta, eta musika entzuteko denbora murritzagoa bilakatuta, taldeak bilatu... [+]
Esperoan
Hiuzz
Autoekoizpena (egun motelak kolektiboa), 2024
Ohartu gabe igarotzen diren taldeen multzoa gero eta handiagoa da, edo inoiz baino handiagoa, behintzat. Hiuzz taldearen Esperoan lanak hilabete batzuk... [+]
Obducción de la Amenaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024
---------------------------------------------------
Musika panorama erraldoia da, helduezina. Horien artean badira foku guztiak bereganatzen dituzten talde handi gutxi batzuk; horren nahian diharduten beste asko,... [+]
Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025
--------------------------------------------------------
Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]