Sebastian Piñera Txileko presidentea epaitegietara eraman du herrialdeko oposizioak, gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Iaztik Txilen izaten ari diren protesta jendetsuen aurkako errepresioa dago salaketaren atzean.
Fronte Amplio (FA) oposizioko talde politikoak kereila kriminala aurkeztu du asteartean Sebastian Piñera Txileko presidentearen aurka. Gizateriaren aurkako delituak leporatzen dizkiote, ia hiru hilabete irauten ari diren eta gutxienez 27 hildako utzi dituzten protestetan gertatutakoagatik. Santiagon dagoen Justizia Zentroan prentsari azaldu diotenez, Piñera da Barne Ministerioaren eta Karabineroen arduradun nagusia, eta bi erakundeen jardunaren ondorioak bere gain hartu behar ditu. Hala azaldu du Matias Silvak, Iraultza Demokratikoa alderdiko (RD) abokatuak, eta gaineratu du Piñerak "konplize" eta "ezkutatzaile" gisa jardun duela giza eskubideen aurkako krimenetan.
Harekin batera agertu den Beatriz Sanchez presidentegai ohiak esan du presidentearen aurka aurkeztutako zigor ekintza hori aurkeztu dutela ikusi dutelako herrialdean urriaren 18an hasi ziren protesten errepresioak bere horretan jarraitzen duela.
Duela hamabi aste baino gehiagotik, milaka herritar ari dira Txileko plaza eta kaleak betetzen, desberdintasun sozialaren aurka protesta egiteko eta baita Piñeraren Gobernuaren kontra ere. Protesta eta indarkeria-ekintza kopuruak behera egin badu ere, milaka pertsonari eragiten diote oraindik, eta manifestarien eta karabineroen artean istiluak izaten dira.
Karabineroak izan dira, hain zuzen, errebolta sozialaren errepresioak iraun duen bitartean giza eskubideen urraketak salatu dituzten erakunde nagusia. "Ikusten hasi ginen hau denboran mantentzen zela eta zerbait sistematikoa izaten hasi zela, eta Diputatuen Ganberan bide instituzionalak jarraitu genituen akusazio konstituzionalekin, baina badirudi bidean eskalatzen jarraitu behar dela, erantzulerik ez dagoelako", azaldu du Sanchezek.
Piñeraz gain, Gonzalo Blumel Barne ministroa, Andres Chadwick –lehen bi asteetan Gobernutik bananduta egon zen– eta Mario Rozas Karabineroen zuzendari nagusia ere aipatu ditu Sanchezek. "Ez da posible demokrazia batean bermerik ez egotea edozein hiritan manifestazioa egin nahi duten pertsonentzat. Ardura hartu behar duen botere politiko bat dago", gaineratu du.
Salaketak horrez gain, FAk gogora ekarri ditu NBEko Giza Eskubideetarako Goi Komisarioak, Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak (CIDH), Amnistia Internazionalak eta Human Rights Watchek nazioartean egindako salaketak, giza eskubideen urraketengatik. "Azken hilabeteetan Txilen egin diren giza eskubideen urraketa larriak egiaztatzen dituzten nazioarteko lau txosten ditugu", adierazi du Javiera Toro FA alderdiko presidenteak.
Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.
Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin... [+]
"Egun on" baino gehiago "larrialdi" hitza erabiltzen dugun honetan, Mari Paz Aedoren hitzek lagunduko dizute ikasturte honetako zure utopien lanketei gogotsu eta pozetik ekiten. Txilen, Santiagon jaio zen duela 45 urte. Gatazka sozioekologikoak aztertzen ditu... [+]
1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du,... [+]
Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.
Txileko konstituzio berria idazteko ardura izango duen kontseilua 50 lagunek osatzen dute, eta haietako 22 Alderdi Errepublikanoko kideak izango dira, botoen %36 lortuta.
Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute protestarekin,... [+]
Salvador Allenderen aurkako estatu kolpea eman eta bi aste eskasera hil zen Pablo Neruda; datorren irailean beteko dira 50 urte. Heriotzaren arrazoi ofiziala prostatako minbizia eta metastasia da, baina poeta txiletarraren ilobak nazioarteko peritu-txostenaren berri eman du:... [+]
Irailaren 4an Txileko herritarrek argi utzi zuten ez dutela nahi Biltzar Konstituziogileak ondutako testu berria onartu: bozkatu zuten hamahiru milioi herritarretatik %62k (7.882.958 boto) ezezkoa eman zioten proposamenari, eta gainerako %38ak (4.860.093 boto) baiezkoa. Inkestek... [+]
Ia zortzi milioi txiletarrek ezezkoa eman diote konstituzio proposamenari. Gabriel Boric presidenteak konstituzio-prozesu berria eta aldaketak iragarri ditu bere gobernuan.
Irailaren 4an bozkatuko dute Txilen konstituzio berria, oraindik indarrean den Augusto Pinochet diktadorearen 1980ko konstituzioa ordezkatu nahi duena. Berau onartzen bada, munduko konstituziorik feministena izango da. Zer jasotzen du konstituzio honek? Nola izan da idatzia eta... [+]