Txileko eztanda soziala laburbiltzen duen dokumentala egin dute hiru euskal ikaslek: "Sobrevivir"

  • Txilen gertaturiko eztanda sozialak harrapatu zituen Erasmus bekarekin 6 hilabeteko egonaldia burutzen ari ziren Maddi Egizabal Rikondo, Karla Goikoetxea Valderrama eta Ane Irurtia de Celis, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko ikasleak. Hirukoteak tentsioz beteriko egun haien kronika biltzen duen dokumentala ekoitzi du.

Hiru egileak, Txileko protesten erdian.

2020ko martxoaren 25an - 21:08

Lehen egunetako protesta eta istilu gogorren erdian etxean egotea tokatu bazitzaien ere, bertako naiz nazioarteko komunikabideak gatazkaren aurrean ematen ari ziren informazioa eta eurek ikusten zutena ez zirela berdinak ikusi ostean erabaki zuten kalera atera eta dokumentala egitea. “Egoera gogor hartan, Txileko herriarengandik lehen minututik jasotako eskuzabaltasunaren trukean zerbait egin behar genuela sentitzen genuen”, azaldu zuen Maddi Egizabalek Usurbilgo Sutegi aretoan buruturiko dokumentalaren aurkezpenean.

Pasa den urriaren 18an Santiagoko metroan ikasleek garraio kostuengatik hasitako protesta, denbora gutxiren buruan bi hilabete iraungo zuen oldarraldi sozial batean bilakatu zen. Maddi, Karla eta Ane Txileko gizartearen haserrealdi orokortua islatzen saiatu dira “Sobrevivir” dokumentalean.

Txileko gizarteak pairatzen duen itolarri ekonomiko zein sozialaren irudi argia da dokumentala. Ordu eta erdi irauten duen dokumentalean norbanako zein eragile desberdinetan dihardutenen testigantzak jaso dituzte. Protestetan aldarri izandako zenbait gai jorratzen dira bertan (osasun eta hezkuntza sistema publiko baten aldeko borroka, emakumeen aurkako biolentzia matxistaren aurkako mobilizazioak, estatuko indarren errepresioa eta torturaren praktika...).

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txile
Kissinger eta Pinochet: dokumentuak argitara, kolpista guztien lotsarako

Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin... [+]


2023-09-10 | Estitxu Eizagirre
Mari Paz Aedo Zuñiga
"Txiletarrok gara mundu osoaren elektrifikazioa ordainduko dugunak"

"Egun on" baino gehiago "larrialdi" hitza erabiltzen dugun honetan, Mari Paz Aedoren hitzek lagunduko dizute ikasturte honetako zure utopien lanketei gogotsu eta pozetik ekiten. Txilen, Santiagon jaio zen duela 45 urte. Gatazka sozioekologikoak aztertzen ditu... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
AEBek Txileko estatu kolpearen inguruko dokumentuak desklasifikatu dituzte

1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du,... [+]


Eguneraketa berriak daude