8,2 graduko lurrikara eta tsunami alerta Txile iparraldean

  • Gutxienez bost lagun hil dira goizaldean Txile iparraldeko eskualdeak astindu dituen 8,2 graduko lurrikararen ondorioz, Txileko Gobernuak baieztatu duenez. Larrialdietarako Bulegoak tsunami alerta aktibatu du.


2014ko apirilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Iparraldeko zonaldeetako herritarrak ebakuatzen ari dira, tsunami alerta medio (Argazkia: Reuters)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Txileko presidente Michelle Bacheletek hondamendi eremu izendatu ditu Arica, Parinacota eta Tarapaca eskualdeak. Herritarrak ebakuatzen ari dira.

Tsunami alerta iparraldeko zonaldeetan dago aktibaturik. Hegoaldean ez dago arriskurik, Gobernuak jakinarazi duenez.

Gutxienez beste hogei lurrikara izan dira ondoren, Sismologia Zentroaren webgunean ikus daitekeenez. Lurrikararen epizentroa itsasoan zegoen, ipar muturreko Cuya herritik 89 kilometrora. Santiago hiriburuan ez dute astinduaren eraginik nabaritu.

2010. urtean, lurrikara baten ondorioz 500 lagun hil ziren Txilen.


Eguneraketa berriak daude