Egun, 2.000 lagun inguruk hitz egiten dute hizkuntza horretan Txeroki Nazioan, eta 30 hiztun hil dira COVID-19aren eraginez. Erabakiarekin, «populaziorik zaurgarriena» eta euren kultura babestu nahi dituzte.
Txeroki hizkuntzaren egoera hain da zaila, Oklahomako (AEBak) Txeroki Nazioan 2.000 lagun besterik ez dira hizkuntza solturaz mintzatzeko gai. Hari eusteko ohiko zailtasunei, gainera, beste bat batu zaie azken urtean; koronabirusaren eragina. Txeroki hizkuntza hitz egiten duten 30 lagun inguru hil dira gaitzaren eraginez, eta, kopuruak gora egiten jarraitzea eragozteko asmoz, erabaki bat hartu du komunitateak: «Lehen hizkuntzatzat» txerokia dutenek lehentasuna izango dute txertoa jasotzeko orduan, adinekoekin eta osasun langileekin batera.
Txeroki Nazioko zuzendari Chuck Hoskinek CNNri azaldu dizkio arrazoiak: «Mintzatzaile bat galtzen duzunean, eta erraztasunez hitz egiten duten 2.000 hiztun bakarrik geratzen zaizkion tribu bat zarenean, ez duzu soilik ordezkatu ezin den zerbait galtzen; bizitza honetan dena den bezala, altxor nazional bat galtzen duzu». Uste dute horiek, COVID-19aren pandemiatik «bizirik ateratzen» badira eta «euren jakituria» transmititzen badute, txeroki hizkuntzaren iraupena ziurtatzen lagun dezaketela.
Oklahoma estatuko ipar-ekialdeko erreserban 141.000 txeroki inguru bizi dira. Han, 12.300 COVID-19 kasu inguru baieztatu dituzte, eta 60 lagun baino gehiago hil dira. Heriotzen artean, 30 inguru izan dira txeroki hizkuntza erabiltzen duten adineko herritarrak.
Tribuak abendu erdialdean jaso zituen Pfizer enpresaren lehen txertoak, eta berehala abiatu zuen txertaketa. Besteak beste, Euskal Herrian egin bezala, hainbat fasetako prozesu bat garatu dute, Txeroki Nazioaren osasun zerbitzuaren webgunean azaltzen dutenez. Hala, «lehen lerroan dauden osasun langileek» eta «adinekoek» dute txertoa jasotzeko lehentasuna. Horiekin batera jarri dituzte «lehen hizkuntza» txerokia dutenak ere. Hala, «osasun zerbitzuak eta txeroki populaziorik zaurgarriena» babesteaz gain, «kultura» ere zaintzeko hautua egin dute. Orain arte, txeroki hizkuntzan mintzatzen diren 600 lagun inguru txertatu dituzte, eta astea amaitu aurretik 1.000 izatea espero dute.
«Galtzeko arriskuan»
Txeroki hizkuntza «galtzeko arrisku bizian» dago. Hala azaldu zion Misha Becker hizkuntzalariak BERRIAri, duela pare bat urte eginiko elkarrizketa batean. Hala, egun gehienez 10.000 hiztun izango dituela adierazi zuen hark: «Azken datuen arabera, mila eta hamar mila hiztun bitarte daude. Aldeak horren zabalak dira, hitz solteak dakizkiten herritarrak hiztuntzat hartzen baitira, baina txerokiz elkarrizketa oso bat mantentzeko gai direnak gutxi dira». Horietako gehienak Oklahoman bizi dira, Txeroki Nazioan.
Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]
Genoako portuko langilea da duela hogei urtetik, eta Portuko Langileen Kolektibo Autonomoko (PLKA) kidea da Italo. Erakunde hori 2011n sortu zen, eta azken asteetan ospetsu egin da nazioarteko komunikabideen, haien kide batek ziurtatu zuenean Israelgo Estatuak Gazara doan... [+]
Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Irailaren 18a Palestinaren Aldeko Borroka Eguna izango da nazioartean, NBEk Palestinako okupazioarekin amaitzeko hartutako ebazpenetik urtebetera. Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan mobilizazioak deitu dituzte.
Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Zaragozako unibertsitateko ikerlari talde batek Castellets (Mequinensa, Zaragoza) aztarnategian ehortzitako 25 indibiduoren DNA aztertu dute, eta emaitzak Communications Biology aldizkarian argitaratu dituzte.
Brontze Aro amaierako komunitate horren familia egiturei buruzko... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.
RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]
Astearte goizaldetik tankeak aurrera egiten ari dira Gaza Hirira bidean. AEBetako Estatu Idazkari Marco Rubio astelehenean egon da Israelen; Qatarren egongo da asteartean, harekin bakeak egin asmotan, Israelek eraso egin baitzion pasa den astean. NBEk lehen aldiz... [+]
"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik... [+]
Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren,... [+]